Web edukia bistaratu
GAZTE INFORMAZIO ZERBITZUA
Zerbitzu honek helburu du Hernaniko gazteei informazioa, aholkuak, orientazioa eta laguntza ematea. Bertan, gazteen intereseko informazioa jasotzen eta helarazten da.
-Nazioarteko deskontu txartelak egiten dira:
- Nazioarteko Ikasle txartela edo ISIC
- Nazioarteko Irakasle txartela edo ITIC
- GO 25 txartela
- Aterpetxekide txartela: gaztea, heldua, familia eta taldea.
Informazio gehiago: Gazte aukera
-Zuzeneko arreta edo arreta digitala ematen da. Horretarako ordutegiak eta bideak ondorengoak dira:
Ordutegia: 9:00-14:00
Gudarien plaza 1, 1. solairua.
Telefonoa: 943 57 54 35// 943 33 70 04
gazteria@hernani.eus
Twitter, Facebook, Instagram @gaztetuhernani