Emantzipaziorako dirulaguntzak SARRERA
HERNANIN ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK
2014ko martxoa eta 2015eko urtarrila bitartean prozesu parte-hartzaile bat abiatu zen, herriko gazteekin batera, euren interesak, gogoak, kezkak eta ametsak aztertzeko. Prozesu horren barruan, etxebizitza alorreko hainbat eskaera eta proposamen egin ziren. Horien artean, alokairurako erraztasunak ematea proposatu zen, gazteen testuinguru eta baliabide ekonomikoak kontuan hartuz.
Era berean, 2014an buruturiko 2015eko udal aurrekontuan parte-hartzeko prozesuan, herritarrek alokairua sustatzeko dirulaguntzak ematea proposatu zuten: gazteei zuzendutakoak eta gainerako herritarrei zuzendutakoak.
2015 urtetik Hernaniko Udalak Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak ematen ditu. #GAZTETUHERNANI gazte-kontseiluan dirulaguntza horiek jaso ahal izateko hainbat baldintza eta eskakizun landu ziren. Laguntza horien xedea da ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea zati batean, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta badaukate eta horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako eskubiderik ez badute.
Bi adin-multzo ezberdintzen dira:
“A-Modalitatea”: 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
“B-Modalitatea”: 36 urtetik gorako helduentzat.
12 hilabeteko iraupena duten dirulaguntzak dira.
Informazio zehatza ondorengo lotura honetan topa dezakezu:
https://www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak