Ikastaroak SARRERA
Ikastaroak
Hernani Erabaki 2017an aurrekontu-partehartzaileetan nerabeek kirol eta kultura jarduerak egiteko aukerak areagotzeko beharra azaleratu zen. Proposamen zehatzak onartu ziren nerabeei zuzendutako eskaintza bideratzeko.
Jarduera Fisiko eta Kirol Sailarekin eta Kultura Sailarekin batera haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako ikastaroak eskaintzen dira. Helburu dute zaletasun berriak piztu eta aktibatzea.
Haurren, nerabeen eta gazteen eskaerak jasotzen dira, haiei egokitutako ikastaroak eskaini ahal izateko. Tailerrak eta ikastaroak opor garaietan zein ikasturtean zehar eskaintzen dira. Egun bateko tailerrak, ikastaro laburrak eta ikasturteko ikastaroak antolatzen dira.
Herriko gazte sortzaile eta kirolariak izaten dira ikastaroak eta tailerrak diseinatu eta irakasle lanetan jarduten dutenak.
Ikastaroak eskaini edo proposatzeko aukera zabalik dago gazteria@hernani.eus idatziz.
Ikastaroen inguruko informazioa: webguneko agendan eta sare sozialetan.