Gelen izendegia
Angela Davis
(1944-…) Alabama, AEB. Filosofiako irakaslea, marxista eta ekintzaile feminista antirrazista. Beltzen eta emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu.
Empar Pineda Erdozia
(1944-…) Hernani, Euskal Herria. Kazetaria, militante feminista eta ‘lesbiana porque sí’, bizitza osoa darama askatasunaren eta berdintasunaren alde borrokan.
Emma Goldman
(1869-1940) Kaunas, Lituania. Anarkokomunista, hainbat idazki eta manifestu feminista, libertario eta erradikalen egile. Emakumeen emantzipazioaren aitzindarietako bat. 1915ean preserbatiboa nola jarri azaldu zuen, New Yorken, 600 lagunen aurrean, eta bere leloetako bat izan zen: "Dantzatu ezin badut, hau ez da nire iraultza".
Dolores Ibarruri Gomez
(1895-1989) Gallarta, Euskal Herria. Meatzari familia batean jaioa, maistra izan nahi bazuen ere, beharrak neskame eta jostun izatera eraman zuen. Gorte Errepublikarretako lehendakariorde eta alderdi komunistako buru izan zen, eta bere lema: ‘ez dira pasako’. Emakumeen Batzorde Antifaxistaren sortu eta eskubide eta berdintasunaren alde egin zuen.
Bartolina Sisa Vargas
(1750-1782) Caracato del Ayllu Kantonamendua, Bolivia. Espainiar kolonialismoaren aurka borrokatu zen, kanpamendu militarrak antolatuz. Erail egin zuten. Haren omenez emakume indigenaren nazioarteko eguna ospatzen da
Miren Clemente Lozares
(1946-…) Hernani, Euskal Herria. Papelerako langilea lehenik eta garbitzailea ondoren. Langileen eta, bereziki, emakumeen eskubideen aldeko sindikalista. Gaur egun herriko pentsiodunen mugimenduaren buru dihardu eta emakume pentsiodunen Oneka plataformako kide da.
Begoña Gartzia Arandigoien
(1966-1990) Gares, Euskal Herria. Medikua. El Salvadorren gudu-zelaian aritu zen lanean. Armadak epaiketarik gabe erail zuen 7 hilabeteko haurdun zegoela. Euskal internazionalismoaren erreferente bat da. Haren omenez Marta Gonzalez Gomezek "Begoña" ezizena hartu zuen El Salvadorreko gerrillan.