Web edukia bistaratu

Legealdi Plana 2019-2023

Udal Gobernuak legealdi honetarako dauzkagun asmoak eta herritarrekin hartutako konpromisoak azaltzen dira dokumentu honetan. Hauteskundeetan aurkeztutako herri programa -modu partehartzailean osatua- da planaren oinarria. Horrekin batera, aurreko gobernuak martxan zituen zenbait proiektu bideratzeko eta amaitzeko konpromisoa gure gain hartu dugu. Eta, azkenik, auzotarrekin eta herriko beste eragileekin izandako bileretan azaltzen diren beharrak ere txertatuta daude plan honetan.

Hala ere, ez da dokumentu itxia: gure herria bizia da, dinamikoa, eta urteotan sortzen diren beharrak asetzeko baliabideak ere jarriko ditugu.

Legealdi Plana

 

Dokumentuak deskargatu

Plana [pdf]

 

 

Proiektu estrategikoak

    • Sormen Gunearen eraikina egokitzea eta edukiz betetzea
    • Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzea eta feminismoaren gune erreferente bihurtzea
    • Beterri-Buruntza eskualderako garapen agentzia sortzea
    • Bizikidetza: gatazkaren ondorioak eta oroimena berreskuratzeko ikerketak eta erreparazio ekintzak adostea
    • Partaidetza Plana. Partaidetza kultura zabaltzea.
    • Herriko Merkataritza Biziberritzeko Plana martxan jartzea
    • Industria eta jarduera ekonomikoa: Estubegi industria poligonoa, Galarreta parke-teknologikoa garatzeko urratsak ematea
    • Auzoak: Lizeaga, Sorgintxulo, Portu-Elizatxo, Elizatxo goikoa, Urbieta kalearen peatonalizazioa, Alde Zaharra Biziberritzeko Plana
    • Aparkalekuen azterketa: errotazio sistema, aparkaleku publikoen handitzea
    • Energia burujabetza: Energia Plana garapena. Energia berriztagarrien aldeko ekintzak
    • Langile publikoen behin-behinekotasuna murriztea (OPEak).

 

Dokumentua deskargatu

Proiektu estrategikoak [pdf]