Udal Gobernuak legealdi honetarako dauzkagun asmoak eta herritarrekin hartutako konpromisoak azaltzen dira dokumentu honetan. Hauteskundeetan aurkeztutako herri programa -modu parte-hartzailean osatua- da planaren oinarria. Horrekin batera, aurreko gobernuak martxan zituen zenbait proiektu bideratzeko eta amaitzeko konpromisoa gure gain hartu dugu. Eta, azkenik, auzotarrekin eta herriko beste eragileekin izandako bileretan azaltzen diren beharrak ere txertatuta daude plan honetan.
Hala ere, ez da dokumentu itxia: gure herria bizia da, dinamikoa, eta urteotan sortzen diren beharrak asetzeko baliabideak ere jarriko ditugu.