GuztiOn
Zer da?
Udalak merkataritza jarduera ekonomiko berriak sustatzeko asmoz martxan jarri duen egitasmoa da.
Alde batetik, Hernanin hutsik dauden lokalen azterketa egiten da, egungo araudi eta eskakizunen arabera hauen erabilgarritasun maila zehazteko. Ondoren, jabeek lokalaren diagnosia eta planoa jasotzen dute. Horrekin, Udalak hutsik dauden lokalen poltsa publikoa osatu eta webgunean jartzen ditu
Negozioa irekitzeko lokal bila dabilen ekintzailearekin zubilanak egingo ditu Udalak, lokala eskaintzen eta bilatzen dutenen artean harremana bultzatuz.
Guztion egitasmoa eskualdeko hainbat herrietan garatzen ari den egitasmoa da: Andoain, Astigarraga, Hernani, Usurbil...
Lokalaren argazkiaren azpiko loturan sakatuz gero, lokalen oinarrizko informazioa ikus dezakezu. Lokalen batean interesa izanez gero, jabearen kontaktua lortu ahal izateko, jar zaitez harremanetan Udaleko Merkataritza Arloarekin:
E-posta: gurutze-a@hernani.eus
Telefonoa: 943 33 70 28 (ordutegia: 08:00-15:00)
Lokalak