Web edukia bistaratu

“Herri batek duen edo nahi duen jendarte mota eredu energetikoarekin erabat lotuta dago”

Egungo klima‑aldaketaren eta energia-pobreziaren testuinguruan, beharrezkoa da energia sorkuntza eta kontsumo eredu berrietarantz bidea egitea. Energia arloko ekintzak aspalditik sustatu dira Hernanin, bereziki 2005etik aurrera Udalsarea 21 jasangarritasun plangintzaren baitan.

Hala ere, eraldaketa sakonagoa egiteko, Hernanik 2017an abiatu zuen energiari buruzko plangintza propioa. Oinarri hartuta 2017an amaitutako Diagnosia, Hernaniko Energia Jasangarriaren Ekintza Planak 85 neurri jaso ditu, 2017 eta 2030 bitartean energia trantsizioa egiteko. Labur esanda, 3 helburu lortu nahi dira: energia eskaera murriztea, energia berriztagarrien erabilera areagotzea, eta, horrela, berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzea.

Energia Planeko neurriek Udalari eragiten diote, baina baita herriari orokorrean ere. Izan ere, herriko kontsumoaren portzentai txiki bat besterik ez dago udalaren gain. Horrenbestez, aldaketa sakonak lortu nahi badira, nahitaezkoa izango da aldaketak lortzea, besteak beste, herriko etxebizitza eta zerbitzuen sektoreetan ere, ahaztu gabe guztion mugikortasun ereduak (oinezkotasuna, bizikleta-bidezko mugikortasuna, garraio kolektiboa, etab.).

AURKIBIDEA

1. HERNANIKO ENERGIA JASANGARRIAREN PLANGINTZA: Diagnostikoa eta 2017-2030 Ekintza Plana

2. HEZKUNTZA ETA SENTIKORTZEA ESKOLEKIN: Euronet 50/50 max proiektua

3. EZAGUTU ENERGIA ETA AURREZTU: herritarren ahalduntzea

4. ELEKTRIZITATE BERDEA KONTRATATZEA: kontsumitzaileon aukera

5. HERRITARRAK ENERGIA-TRANTSIZIOAN: Kontsumitzaile beharrean, prosumitzaile

6. ENERGIAREN ATARIA: Hernaniko Udalak bere ekipamenduetan eta argiteria publikoan egiten duen kontsumo energetikoaren bilakaerari buruzko informazioa eskaintzen duen webgunea

 

1. HERNANIKO ENERGIA JASANGARRIAREN PLANGINTZA: Diagnostikoa eta 2017-2030 Ekintza Plana

Bi atal nagusi biltzen ditu “Hernani Udalerriko Energia Jasangarriaren Plangintza”-k: energia-diagnostikoa eta 2017-2030 eperako ekintza plana.

ENERGIA DIAGNOSTIKOA

Hernaniko energia diagnostikoak energia kontsumoa eta Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isuriak aztertzen ditu, sektoreka eta energia-iturrien arabera. Gainera, balio horiek denboran izandako bilakaera ere aztertzen du, aintzat hartuta oinarrizko urteko datuak (2010) eta azken datu erabilgarriak (2015).

Sektorekako azken energia-kontsumoa eta BEG isurketen banaketari buruz, ondorioak hauek dira:

Hernaniko energia plangintzaren esparruak (industriaren sektorea kanpoan uzten du) udalerriko energia-kontsumoaren % 47 inguru hartzen du; horrek, udalerriko energia jatorriko kontsumoen eta berotegi-efektuko emisioen erdian gutxi gorabehera eragiteko gaitasuna ematen dio Planari.

Sektoreen arteko pisu erlatiboa EAEn dutenaren antzerakoa da: etxebizitza sektoreak zerbitzu sektoreak baino %50 bat kontsumo handiagoa du, eta garraio sektoreak hirukoiztu egiten du etxebizitza sektorearena.

Plangintzan barneratutako sektoreei erreparatuta, garraioak du pisurik handiena(%70 inguru, bai kontsumoan eta baita BEGen isurketan ere).

Udalaren kontsumoa –zerbitzuen sektorearen barruan zenbatzen da– planaren esparruko kontsumo osoaren % 1,9 besterik ez da (isurietan ere portzentaia berdina du). Pisu txikiko sektorea izanagatik ere, garrantzitsua da: izaera eredugarriagatik, batetik, eta, bestetik, udal egoitzetan eta argiterian energia-eraginkortasuna hobetzeak ekar dezakeen gastu publikoaren aurrezpenagatik.

Energia grafikoak

 

EKINTZA PLANA

Ekintza Plana 2017 eta 2030 urteen bitarterako proposatutako neurri sorta. Neurriok ondoko sektoreekin lotuta daude: Etxebizitzak, Zerbitzuak, Udala eta Udalerria (zeinak barne hartzen ditu Etxebizitzak eta Zerbitzuak).

Ekintza Plana 6 ildo nagusitan banatzen da (1. Eskaria murriztea; 2. Energia eraginkortasuna; 3. Energia Berriztagarriak; 4. Mugikortasuna; 5. Hondakinak; 6. Ura), eta, denetara, 85 neurri dira. Bakoitzarentzat definitu dira hainbat alderdi: lehentasuna, egutegia, arduraduna, aldizkotasuna, etab. Areago, neurri bakoitzari lotutako energia aurrezkia eta ekidindako emisioak zehazten dira, aurrekontua eta amortizazio epearekin batera.

Ekintzak helburu jakin batekin diseinatu dira: %40ko BEG emisioen murrizketa lortzea 2030ean, dokumentuaren lehen ataleko inbentarioan jasotako 2010eko erreferentzia balioekiko.

Emisioen bilakaera

 

2. HEZKUNTZA ETA SENTIKORTZEA ESKOLEKIN: Euronet 50/50 max proiektua

“Euronet 50/50 max” proiektuak herriko ikastetxeen eta Udalaren arteko elkarlanean du oinarri. Programa horren helburua da eskoletan energia modu arduratsuan kontsumitzea, gaiaren inguruan jantzi eta ohitura egokiak sustatuta. Lortutako aurrezpen ekonomikoaren lehen erdia eskolak erabiliko du; bigarren erdia Udalak eskolan energia hobekuntzak egitera bideratuko du.

Euronet 50/50 logoa

 

Urumea Ikastola

(2022/2023)

Bideoa

(2021/2022)

Urumea ikastolan aurkezpena amaiera jolasak 2021-2022

(2019/2020)

Urumea ikastolan aurkezpena 2019-2020

1. boletina

2. boletina

3. boletina

 

Ereñotzuko Txirrita herri eskola
(2022/2023)

Bideoa

(2021/2022)

Txirrita eskola txikian amaiera jolasak 2021-2022

(2019/2020)

Txirrita eskola txikian aurkezpena 2019-2020

Albistea

Boletina

Elizatxo Ikastola

(2019/2020)

Elizatxo ikastolan aurkezpena 2019-2020

1. buletina

2. buletina

3. buletina

(2018/2019)

Elizatxo ikastolan aurkezpena 2019-2020

  • Sinadura

Albistea

Bideoa

Elizatxo ikastolan festa 2018-2019

  • Festa

Albistea

Bideoa 

 

3. EZAGUTU ENERGIA ETA AURREZTU: herritarren ahalduntzea

2019an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak sustatutako Argitu programako tailerrak egiteko aukera berria izan zen Hernanin:

TAILERRAK

1. Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

2. Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!

3. Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko

4. Energia berriztagarriak zure etxean... posible da!

Argitu tailerren kartela

Ezin izan baduzu horietan parte hartu, ondorengo web atalak gomendatzen dizkizugu:

Etxean energia aurrezteko baliabideak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Gida: Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe

Informazio erabilgarria

  • Energiaren Euskal Erakundea- EEE/EVE

Egunean eguneko energia. Erabilera eraginkorrerako gida

  • HABE

Energia aholkuak

  • Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energia (IDAE)

Guía de la energía

 

Fakturazio elektrikoari buruz:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Bideo tutorialak

 

Dirulaguntzak:

 

FAGOLLAGAKO MINIZENTRAL HIDRAULIKORA BISITA

2019ko martxoan Fagollagako minizentral hidraulikoa bisita ere antolatu genuen Goienerren eskutik, ekoizpen elektriko berriztagarria bertatik bertara ezagutzeko.

Fagollagara egindako bisitaren irudia

Albistea

 

4. ELEKTRIZITATE BERDEA KONTRATATZEA: kontsumitzaileon aukera

Berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko bidean, argindarra kontratatzen dugun kontsumitzaile guztiok bultzada eman diezaiokegu energia berriztagarriari.

Bi aukera nagusi daude: jatorri berriztagarri ziurtagiria duen elektrizitatea kontratatzea edo, oraindik eta hobeto, %100 argindar berriztagarria eskeintzen duen komerzializatzailearekin kontratatzea.

Areago, %100 energia Berdearen merkaturatzailea Ekonomia Sozial eta Solidarioko Sareko kide bada, ziurtatzen duzu, ingurumenarekiko inpaktua minimoa izateaz gain, gizartearekiko inpaktua ere halakoa dela, etekinak ez direlako helburu izango pertsonentzako oinarrizkoa den zerbitzua hau- argindarra- merkaturatzean.

Hernaniko Udalak jatorri berriztagarri ziurtagiridun elektrizitate berdea kontsumitzen du.

 

5. HERRITARREN EKOIZLE ROLA ENERGIA MERKATUAN: Kontsumitzaile beharrean prosumitzaile

Orain arteko energia-eredua erregai fosilak erretzean oinarritu izan da gehienbat, enpresa gutxi batzuentzat soilik irisgarri den ekoizpen zentralizatuan (azken erabilera puntuetatik hurrun dauden ekoizpen instalazio handietan).

Ematen ari dira, ordea, aldaketak, merkatu deszentralizatu, adimendun eta elkarri lotutakoa garatzeko.

Merkatu berrian, kontsumitzaileek aukera dute energia beren kabuz sortu, biltegiratu, partekatu eta merkatuan saltzeko, zuzenean zein energia-kooperatiba edo komunitate energetiko moduan. Hala ahalbidetzen dute teknologia adimendunek eta araudi berriek. Kontsumitzaileak, nahi badu, utzi dakioke kontsumitzaile huts izateari eta prosumitzaile (alegia, produktore eta, aldi berean, kontsumitzaile) bihur daiteke. Horrela, subjektu aktibo izango da kontsumituko duen energia ekoizteko prozesuan.

Bestela esanda, norbere erabilerarako instalazio berriztagarriak egiteko trabak desagertu dira, eta funtsezkotzat jotzen dira orain, energia-modeloaren trantsizioaren testuinguruan, autokontsumo instalazio banatu horiek.

Autokontsumitzaile bihurtzeko gida (IDAE- gazteleraz- 2019)

Euskal Herria energia-eredu iraunkor batera igarotzea (Arartekoaren txosten berezia-2018)

Tokiko komunitate energetikoak sustatzeko baliabideak garatzeko gida (IDAE- gazteleraz- 2019)

 

6. ENERGIAREN ATARIA: Hernaniko Udalak bere ekipamenduetan eta argiteria publikoan egiten duen kontsumo energetikoaren bilakaerari buruzko informazioa eskaintzen duen webgunea

 

 Igo