Web edukia bistaratu

Hernaniko landare inbaditzaileak

  • Zeintzuk dira espezie inbaditzaileak?
  • Nola eragiten dute biodibertsitatearen galeran?
  • Nola ezabatu etxeko landare inbaditzaileak?

Ezagutu eta ezabatu!

 

Dokumentuak deskargatu

Landare inbaditzaileak

 

 

Zarata mapa

Zarataren mapak lau foko aztertzen ditu:

  • Ibilgailuen trafikoa
  • Trena
  • Industria jarduera
  • Urbanoa edo herri barrukoa (komertzioak gehi gaueko zarata, tabernak eta abar).

Aldi berean, herria gune desberdinetan banatzen du. Gune bakoitzak zarata muga desberdinak izango ditu. Ez baita berdina eskola bat, kultur etxe bat edo Osakidetzako eraikin baten aurrean izan behar dituzten zarata mugak edo poligono industrial baten aurrean izan behar dituztenak.
Azterketa amaituta dago. Datozen hilabeteotan ekintza plana prestatzeari ekingo dio Udalak.

 

Aire kalitatearen azterketa

Bartzelonako Unibertsitatearekin elkarlanean, herrian zehar neurketak egiten ari dira eta ondorioak atera dira.

 

Bioaniztasuna kontserbatzeko ekintzak

Landare exotiko inbaditzaileen erauzketa egiten da urtero-urtero, baita mikro hezegunearen kudeaketa eta jarraipena.

Liztor beltzaren hedapenaren kontrola egiten du Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.