Herri solidarioa sarrera
Herri solidarioa
Gure gurea dugu ere herri solidarioa izatea. Horren adibide ditugu herrian martxan jarri ditugun hainbat ekimen. Hauen artean aipatzekoa, baztertze egoeran dauden herritarrek interesik gabeko mikrokredituak eskatzeko aukera dutela, Udalak Fiarerekin adostutako 30.000 euroko funts batekin. Edota herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko jarritako diru-laguntzak. Ezin aipatu gabe utzi udal aurrekontuaren %0,79 bideratzen dugu lankidetza proiektuetara eta garapenerako hezkuntza proiektuetara. Udala eta herri eragileek osatutako Kooperazio Taldearen bidez erabaki eta bideratzen dira diru-laguntzak.
Herri solidarioa - Mikrokredituak
Mikrokredituak
Mikrokredituak bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko
Hernaniko Udalak, Finantza Etikoak, Kaleratzeak Stop eta Amher Sos Racismo elkarteekin elkarlanean, bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko 90.000 euroko funtsa dauka mikrokreditu bidez banatzeko.
Mikrokreditu hau 4.000 euro arteko mailegua da, interesik gabea eta 5 urtean itzultzekoa. Oinarrizko gastuei aurre egiteko larrialdi egoeran dauden herritarrei zuzenduta dago.
Eskaera herritarren harrera zerbitzuan (HHZ) egin behar da, udaletxean, eta Hernaniko Udalak, Finantza Etikoak, Kaleratzeak Stop eta Amher elkarteek osatutako batzorde batek aztertuko ditu.
Informazio gehiago. Eskuorrian
Eduki publikatzailea
Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokredituak
Hernaniko Udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean, gehienez 4.000 euroko eta interesik gabeko mailegua ematea bazterketa arriskuan dauden pertsonei.