Web edukia bistaratu

Hernaniko Tokiko Agenda 21

320x162

Hernaniko Udala 2005. urtean Agenda 21 prozesuan barneratu zen, garapen iraunkorrera bidean, etorkizuneko Herri Plan bat garatzeko asmoz. Horretarako, eragile deserdinek eta herritarrek osatutako Agenda 21-eko foroaren laguntzarekin herriko diagnostikoa egin zen. Bertan, prozesuan zehar herriaren erronka eta helburu nagusiak landu ondoren, 2006. urterako Ekintza Plana diseinatu zen. Ekintza Plana Osoko Bilkuran onartu ondoren garatu eta exekutatzen hasi zen udalaren ardurapean.

 

Hernaniko Iraunkortasunerako Ekintza Plan Berria

2007ko urtarrilaren 24an Osoko Bilkurak Hernaniko Udal Ekintza Plana onartu zuen, 2006an abiatutako bideari jarraiki. Ondoren garatu eta exekutatzen hasi zen udalaren ardurapean. Lehenengo Planaren epea agortu egin zen jarduera gehienak egin zituztelako, eta beste Ekintza Plana martxan jarri zuen Udalak.

320x162

Hainbat elkarrizketa eta parte-hartze prozesu egin ondoren eta osatutako udal diagnostikoan oinarrituz, Hernanik datozen 8 urtetarako udalerriko jarduera lerroak definitzen dituen Ekintza Plan berria egin du. Plan honek 11 lerro estrategiko ditu definituta eta berauek gauzatzeko 41 programaz eta 176 ekintzaz dago osatuta.

Plan honetan lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan eragitea helburu duten ekintzak jaso dira, udalerriko ongizatea eta bizi kalitatearen hobekuntza lortzeko helburuz.. 2013-2020 Ekintza Plana 2013ko azaroaren 26an Osoko Bilkurak onartu egin zuen.

2013-2020 Hernaniko Ekintza Plana

Diagnostikoa

Diagnostikoa [pdf]

Ekintza Plana

Ekintza Plana [pdf]

 

Ekintza Planaren ezarpen maila

2013ko Txostena

2013ko Txostena [pdf]

2014ko Txostena

2014ko Txostena [pdf]

Ebal_InfoHernani

Ebal_InfoHernani [pdf]

 

Tokiko Iraunkortasun adierazleak

2011ko Adierazleak

2011ko Adierazleak [pdf]

BEG Adierazleak

BEG Adierazleak [pdf]