hhz
hhz-Herritarren harrera zerbitzua
Harremanetarako
- Hernaniko Udala -beheko solairua- Gudarien plaza, 20120 Hernani.
- Tel.: 943 337 000
- Faxa.: 943 552 696
- hhz@hernani.eus
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00 (urte osoan zehar)
- Astearte eta ostegunetan: 8:00 - 18:30. (irailetik ekainera)
- Egutegia 2024
hhz-ren xedea da udaleko leihatila bakar gisara, herritarrek gehien eskatzen dituzten informazio, tramite eta udal zerbitzuak eskaintzea.
Zerbitzu nagusiak
- Informazioa
- Sarrera erregistroa
- Tramiteak egitea momentuan bertan eta telefonoz
- Agiriak konpultsatzea
- Inprimakiak eta agiriak eskatzea
- Zerga, tasa, prezio publiko eta isunen ordainketak egitea
- Galdutako gauzak jasotzea
- Abisuak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak jasotzea
Informazioa
Edozein informazio lortu dezakezu Udalari nahiz herriari buruz; hhz bulegora bertara etorrita, 943 337 000 telefono zenbakira deituta edo web orri honetan bertan bilatuta.
Udala
- Tramiteak egikaritzeko aurkeztu beharreko agiriak, tramitazio prozedura eta epea, tramitazio egoera, kontsultak eta abar
Herria
- Udalekoak ez diren tramiteak
- Garraioa (autobus ordutegiak)
- Jarduerak (Kontzertuak, antzerkiak, zinea, jaialdiak, erakusketak, eta beste ekintza batzuk non, noiz, prezioak, eta abar)
- Entitateak (herriko eta eskualdeko kirol, kultura, hezkuntza, elkarteak non dauden, harrera orduak, harremanetarako pertsona, zerbitzuak)
- Eta beste batzuk.
Sarrera erregistroa
Udalari zuzendutako agiriei sarrera hhz-n bertan ematen zaie. Gainera, edozein herritarrek edo enpresa nahiz entitatek aukera du Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutako agiriak legezko balio osoarekin erregistratzeko.
Tramiteak
hhz-ak behar diren baliabideak eta eskumenak ditu tramite arruntak momentuan bertan egiteko: Udalari eta beste administrazio batzuei zuzendutako agirien erregistroa, agiriak hartzea, errolda agiria eta elkarbizitza agiria, Ziurtagiri Fiskalak, hilerriko zerbitzu orokorrak, tasak, zergak eta prezio publikoak ordaintzea, isunak ordaintzea, baimenak eskatzea, eta abar.
Agiriak konpultsatzea
hhz-an kopia konpultsatu bat egin dezakezu, jatorrizko agiria aurkeztuta.
Inprimakiak eta agiriak eskatzea
hhz-an eska dezakezu, batetik, behar duzun udal agiria emateko eta, bestetik, etxera bidaltzeko (eskaera orriak, eskuliburuak, errolda ziurtagiriak…).
Galdutako gauzak
Herritarron eskura jarri dugu gure zerbitzua, galdutako gauzak entregatu eta jasotzeko leku bat izateko. hhz-an utzitako gauzak erregistro liburu batean erregistratzen ditugu eta jende aurrean erakusten ditugu hainbat hilabetetan udaltzaingoan. Galdutako gauza berreskuratu dezake, jabea zarela egiaztatuta.
Abisuak, kexak eta iradokizunak
Udalari lagundu diezaiokezu udal zerbitzuei eta udalerriari buruzko abisuak, kexak eta iradokizunak eginez.
TRAMITE NABARMENAK
1 UDALA. Sarrera erregistroa
Biztanleen Udal Erroldan alta ematea
Hernaniko Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik herrira bizitzera datozenak, eta baita, edozein arrazoirengatik, udalerrian bizi arren Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak ere.Biztanleen Udal Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela-eta
Haur jaioberriak, haur adoptatuak edo adopzio aurreko familia harreran hartutako haurrak Biztanleen Udal Erroldan inskribatzeko.Biztanleen Udal Erroldan ofiziozko baja ematea interesdunak hala eskatuta
Hala eskatzen duten herritarrei Hernaniko Biztanleen Udal erroldan baja emateko.Errolda eta inskripzio (elkarbizitza) ziurtagiriak. Historikoa
Honako ziurtagiri hauek eskuratzeko: Bizileku edo Errolda ziurtagiria: norberarena,Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena.,Historikoa: pertsona batek Udal Erroldan erregistraturik dituen helbide edo datu aldaketak.Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea
Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek udal erroldan inskripzioa berritzekoHelbide aldaketa udalerri barruan
Udalerrian gertatzen diren helbide aldaketak jasotzekoUdal biztanleen erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea
Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzeko, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.
Udalaren ondare erantzukizunaren ondoriozko kalteen erreklamazioa
Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasun edo eskubideetan eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak badira. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo partikularrek zuzenbidearen arabera jasan beharreko kalteak.