Idazkaritza
Harremanetarako
- Gudarien plaza 1, 2. solairua
- 943 33 70 47
- idazkaritza@hernani.eus
Udalaren lege aholkularitza egiten du udaleko idazkaritzak. Egintzen eta akordioen fede ematen du. Akta eta Ondasunen Inbentarioko liburuak mantentzen ditu, bai eta udalaren erregistroak ere.
Oinarrizko eginbeharrak
- Udalaren fede publikoa
- Lege aholkularitza.
- Udal eskumeneko ziurtagiriak.
- Udaleko organoen akten eta erabakien liburuak administratu eta zaintzea.
- Agirien sarrera-irteera erregistroa.
- Estatistika.
- Artxiboa. Hernaniko Udalak sortu edota jaso egiten dituen agiriak jaso, antolatu, aztertu, kontserbatu, eskuragai jarri eta ezagutzera ematea, bai erakundeari berari bai herritarrei.
Ezkontza Zibilak egiteko zerbitzu publikoa
Udaletxeko aretoa ezkontza zibila egiteko erreserbatzeko eta nork ezkontzea nahi den eskatzeko (alkateak ala zinegotzi batek).
1_UDALA. Sarrera erregistroa
2_ZERBITZU SOZIALAK. Sarrera Erregistroa
Herritarrei informazioa eta orientabidea ematea
Herritarrei udalarekin eta, oro har, udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea ematea.Herritarrei udaletik kanpoko tramiteak egiteko orientabidea ematea.Udalaren ondare erantzukizunaren ondoriozko kalteen erreklamazioa
Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasun edo eskubideetan eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak badira. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo partikularrek zuzenbidearen arabera jasan beharreko kalteak.
Biztanleen Udal Erroldan ofiziozko baja ematea interesdunak hala eskatuta
Hala eskatzen duten herritarrei Hernaniko Biztanleen Udal erroldan baja emateko.Biztanleen Udal Erroldan alta ematea
Hernaniko Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik herrira bizitzera datozenak, eta baita, edozein arrazoirengatik, udalerrian bizi arren Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak ere.Helbide aldaketa udalerri barruan
Udalerrian gertatzen diren helbide aldaketak jasotzekoUdaleko Zerbitzu Telematikoak erabiltzeko sarbide-gakoaren eskaera
Udal web guneko (www.hernani.eus) Tramite eta zerbitzuak atalean zintzilikaturik dauden Zerbitzu Telematikoetara sartu ahal izateko gakoa eta pasahitza eskatzeko.Udaleko Zerbitzu Telematikoak erabiltzeko sarbide-gakoaren eskaera
Udal web guneko (www.hernani.eus) Tramite eta zerbitzuak atalean zintzilikaturik dauden Zerbitzu Telematikoetara sartu ahal izateko gakoa eta pasahitza eskatzeko.Omenaldi zibilak ospatzeko zerbitzu publikoa
Udalaren lokalak hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko erreserbatzeko.Izapidetzen ari diren administrazio prozedurei buruzko informazioa
Amaitu gabe dauden prozeduretako izapideen egoerari buruzko informazioa jasotzeko eta, eskatuz gero, espediente horretan jasota dauden agirien kopiak eskuratzekoAgirien konpultsa
Zigiluaren bitartez, eta bidezko ondorioetarako, jatorrizko dokumentu baten fotokopia baliozkotzat jotzea.
Publikoa den informazioa eskuratzea
Hernaniko Udalaren informazio publikoa eskatzeko prozedura. Informazioa publikoa dela ulertuko da, bere formatoa edozein izanda ere, Hernaniko Udalaren esku dagoenean, eta udalak eta bertako langileek, bere eginbeharren barruan, osatutakoa eta jasotako informazioa denean
Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea
Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek udal erroldan inskripzioa berritzekoUdal biztanleen erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea
Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzeko, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.