Poligono hondakinak Aurkezpena
Poligonoetako Hondakin Bilketa
Frakzioak
2018ko urtarrilean bereganatu zuen Hernaniko Udalak udalerriko poligono, enpresa eta lantegietako hiri hondakinen bilketaren kudeaketa. Honek ez du zerbitzuan funtsezko aldaketarik ekarri, baina, sailkapen hobea lortzeko helburuarekin, hainbat neurri hartu dira. Izan ere, Udalak gaikako bilketa saritu nahi du.
Udalerriko lantegi, industria eta enpresa poligonoetako hondakinen kudeaketa, nahiz merkataritzako establezimenduetan sortutako etxe hondakinena, indarrean dagoen Udal Ordenantzan, adierazitako sistema publikoaren barne, geldituko dira derrigor. Halaber, hondakinak dituzten hasierako ekoizle edo edukitzaileek ezingo dute hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17. artikuluaren 3. atalean jasotako aukera baliatu. Aukera honek dioenez, ekoizleak edo beste edukitzaile batek ez baditu hondakin komertzialen kudeaketa beharrak betetzen, tokian tokiko erakundeak bere gain hartuko du kudeaketa hori, modu subsidiarioan, eta obligaziodunari burutzera behartu ahal izango dio, kudeaketa horren kostu errealean.
Hondakin frakzio bakoitza horretarako emandako edo baimendutako edukiontzietan utzi behar da erabakitako gune, egun eta orduan. Baimen hori egiaztatzeko, Udalak QR-dun pegatinak erantsiko ditu edukiontzietan. Edukiontziak beti pabilioiaren barruan egongo dira. Kanpora, bakarrik bilketa egunean aterako dira (ez bezperan), eta bilketa ondoren berriz sartuko dira.