Egutegia
Poligonoetako hondakinak | Egutegia
Bilketa egunak
Urteko egutegia deskargatu
Oharrak
- Bilketa zerbitzua 8:00etan hasten da. Ordurako edukiontziak kanpoan izan behar ditu erabiltzaile bakoitzak.
- Hondakinak poltsarik gabe utzi daitezke edukiontzietan. Poltsa erabiltzekotan, transparentea izan behar du beti. Biohondakinen kasuan, aldiz, konpostagarria.
- Hondakinak nahitaez bereizturik utzi behar dira.
- Hondakinak bereizi gabe edo nahasturik ateratzen badira, ez dira bilduko.
- Etxeko hondakintzat etxebizitzetan, merkataritzan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortutako hondakinak bezalakoak direnak hartuko dira.
- Beharren arabera kontenedore tamaina berriak eskainiko dira.
- Egunen batean normalean baino hondakin gehiago sortzen bada, aurretik bilketa zerbitzuari abisatu behar zaio, bilketa nola eta noiz egingo den erabakitzeko, ohiko bilketa zerbitzua kaltetuta suertatu ez dadin.
- Porexa, flejeak eta altzariak eskaera egin ondoren jasoko dira. Eskaera telefonoz edo mailez egin daiteke.
Jasoko ez diren hondakinak
- Hondakin arriskutsuak.
- Beira laua.
- Kimaketak.
- Autoetako beirak.
- Autoetako paratxokeak.