Poligonoetako bilketa | Frakzioak
Poligonoetako bilketa | Frakzioak
BILDUKO DIREN MATERIALEN SAILKAPENA
Definizio hauek Hernaniko industria poligonoetako hondakin bilketan aplikatuko dira. Ez dute zergatik bat etorri behar beste arlo batzuetan definizio berdinei ematen zaizkien esanahiekin.
Bilduko diren atalen purutasunak, pisuan, %95etik gorakoa izan behar du, bestela errefusa kontsideratuko da.
Ez dira, inondik inora, hondakin arriskutsuak onartuko (7/2022 Legea).
MATERIAL BIRZIKLAGARRIA
Gaika bilduko da. Frakzio hauek egongo dira soilik:
- Egurra.
- Papera-kartoia.
- Ontzi arinak.
- Filma.
- Porexpan (Poliestireno hedatua / Styrofoam).
INERTEA
Gaika bilduko da. Baldintza normaletan kimikoki reaktiboa ez den materiala, kontsistentzia solidoa du, ez da disolbatzen edo lurruntzen, ez du lixibiaturik sortzen, ezta usairik ere.
BIOHONDAKINA
Gaika bilduko da. Material organiko konpostagarriek atal bakarra osatuko dute eta, tartean, soilik honako hondakinak egongo dira:
- Animalia-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak.
- Landare-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak.
- Paperezko ezpain zapiak, sukaldeko papera eta paperezko mantelak materia organikoz zikinak (janariaren hondarrak, landare-olioa, etab.), eta paperezko zapi erabiliak.
- Kafe-hondarrak, infusioen zakuak.
- Marisko-oskolak, fruitu lehorren azalak eta arrautza-azalak.
- Animalien (arrainenak barne) eta fruituen hezurrak.
ERREFUSA
Gaikako bilketaren eta birziklapenaren zirkuitu berezia ez duten materialak.
Ekoizpen prozesuarekin zer ikusi zuzena duten hondakinak ez dira jasoko: lehengaien harreratik produktu edo zerbitzu bukatuaren espedizioraino.
KUDEATZAILE BAIMENDUEN ZERRENDA
Material zehatzen kudeaketari buruzko zalantzak izanez gero, honako webgune hau kontsultatu daiteke. Bertan, euren baimenaren baitan, hondakin bilketatik hasita eta azken birziklaketa prozesuraino iris daitezkeen kudeatzaileen zerrenda dago:
Kudeatzaileen zerrenda