Poligonoetako hondakinak | Ohiko galderak

Poligonoetako hondakinak | Ohiko galderak

 

Noiz eta zein ordutan atera behar ditut hondakinak?

Goizeko 8:00etarako enpresa bakoitzaren edukiontzia dagokion lekura aterata egon beharko du. Zerbitzua ordu horretan hasiko da. Egun bakoitzean dagokion hondakin atala jasoko da soilik (ikus asteko egutegia).


 

Zein da udal araudia?


 

Zeintzuk izango dira udal tasak?

Bilketa tasak hiru atal ditu:

  1. Finkoa: lokal edo establezimendu bakoitzak duen azaleraren metro karratu bakoitzaren araberakoa.
  2. Eskubidea kapazitate zehatz bateko edukiontzi batean atal zehatz bat jaso ahal izateari deritzo. Eskubidearen tasaren barruan edukiontziaren lagapena dago. Eskubidearen kontrola edukiontzi bakoitzean jarriko den QR pegatinaren bitartez egingo da.
  3. Hustuketak: edukiontzi bakoitza husten den aldi bakoitzeko kobratzen dena. Hustuketa bakoitzean QR pegatina irakurriko da, eta era honetan kontabilizatuko da (soilik errefusa, inertea eta biohondakina atalen hustuketak kobratzen dira).

Ikus udal tasak.


 

Nora jo dezaket hondakinen kudeaketarako edozein zalantza izanez gero?

Telefono zenbaki honetara hots egin dezakezu, 8:00etatik 15:00etara: 688841775.

Edo posta elektroniko honetara idatzi dezakezu: jarduerak@hernani.eus.


 

Jai egunetan, zer?

Jai egunetan ez da zerbitzurik izango. Urteko egutegian zehaztuta daukazu noiz egingo den ordezko zerbitzua (soilik Ontzi Arinak, Inertea, eta Filma ataletan).


 

Edukiontzi gehiago behar baditut, edo aldatu nahi baditut, nora jo behar dut?

Egin zure eskaera 688841775 telefono zenbakian (8:00etatik 15:00etara), edo idatzi jarduerak@hernani.eus posta elektronikora.


 

Hondakinak poltsa transparentean atera behar ditut?

Bai, udal ordenantzak horretara behartzen du. Biohondakinak, aldiz, poltsa konpostagarrian atera behar dituzu.

 


Zeintzuk dira udalak jasotzen ez dituen gainontzeko hondakinetarako kudeatzaileak?

Hemen aurkituko duzu informazio zehatza:

 

Garrantzitsua:

Enpresa bakoitzak aukera du bere beharrei egokitzen diren edukiontzi kopurua eskatzeko. Era berean, hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta bere kostua gutxitzeko, bere sailkapen sistema diseinatu dezake.

Sailkapena: bilduko diren atalen purutasunak, pisuan, %95etik gorakoa izan behar du, bestela errefusa kontsideratuko da.