Kontsumoa
Kontsumoa
Harremanetarako
- Sandiusterri 1, Zerbitzu Sozialen eraikina
- 943 557 854 / 943 552 610
- marian-o@hernani.eus
- Astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:30era
KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa da, hiru Udalek Hernani, Astigarraga eta Urnietako herritarrei eskaintzen dieten doako zerbitzua.
Zertarako balio du KIUBak?
Hiritarrek ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola babestu behar dituzten azaltzeko. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak, salaketak eta erreklamazioak jaso eta dagozkien entitate eta erakundeetara bideratzeko. Kexa eta erreklamazioetan konponbideak bilatuz bitartekotza egiteko. Kontsumoari lotutako beste zentro publiko eta pribatuen helbide eta funtzio nagusien berri emateko. Kontsumo gaietan hezkuntza eta prestakuntza lanak egiteko.
Nork erabil dezake KIUB?
Xedezko hartzaile gisa ondasunak erosi edo/eta zerbitzuak erabiltzen dituztenek. Aldiz, ondasunak eta zerbitzuak azken hartzaile gisa bereganatu, pilatu edo erabiltzen ez dituztenek ezin izango dituzte KIUBen zerbitzuak erabili.
Noiz erabili KIUB?
Ondasun bat, etxebizitza bat, auto bat, altzari bat, etxetresna elektriko bat... erosi AURRETIK informatzeko, baita zerbitzuak, seguruak, obrak, bankuak, bidaiak edota autoaren konponketak kontratatu aurretik informazioa biltzeko ere. Erosle edota kontsumitzaile gisa zeure eskubideak urratuak izan ONDOREN, kexa edo erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko informazioa biltzeko.
Baina...
KIUBak ezin du esku hartu partikularren arteko harreman pribatuak direnean, auzibidea hasia duten gaietan edo epai judizial bat eman denetan eta erreklamazioa Herri Administrazio baten aurkakoa denean.
Energiaren udal bulegoa
Gas eta elektrizitatearen kontsumoaren eta fakturen inguruko informazioa ere eskaintzen da. Info +