Kulturarteko Plaza Feminista ORRIA

Kulturarteko Plaza Feminista

Informazioa, arreta eta hitzorduak

Mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa izan dira Emakume Etxeak, eta, Hernanin ere, aspaldidanik zegoen horrelako gune baten beharra. Eraikinaren nolakotasuna kolektiboki pentsatzeko eta diseinatzeko partaidetza prozesua hasi zen 2016an. Prozesu horretan definitu zen egungo Kulturarteko Plaza Feminista.

Berau feminismoaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako espazioa da. Hernaniren eta munduaren eraldaketan alea jartzera dator eta hausnarketarako, formakuntzarako eta ekintzetarako erreferentzia gunea izan nahi du. Emakumeen* ahalduntze prozesuak sustatzeaz gain, kultura anitzeko pertsonen topalekua ere bada. Feminismoan aritzen diren eta arrazakeriaren aurka lanean ari diren herri-eragileentzako tokia da; horien arteko sarea eta aliantzak egiteko.

Espazioa irekia da herrian kulturartekotasunetik eta feminismotik eragiten duten talde eta eragileentzat, nahiz gai horiekiko interesa duen edonorentzat. Beti ere, emakumeak* dira protagonista nagusiak.

Kulturarteko Plaza Feministan honako zerbitzu eta baliabideak topa ditzakezu:

Emakumeentzako Jabetze Eskola

Hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Eskolaren helburua emakumeon jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea da, hainbat tailer eta ikastaroren bidez. Errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko dugu eta berau aldatzeko tresnak eskuratuko ditugu.

Sexu eta bikote aholkularitza

Bakarka edo konpainian, sexu eta bikote harremanetan sortzen diren zailtasunei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko eskura dagoen zerbitzua da.

Aholkularitza juridikoa

Emakumeenganako diskriminazio eta indarkeria egoeren gaineko informazio juridikoa eskaintzen da ikuspegi feministatik. Langai dira, besteak beste, indarkeria matxista (genero indarkeria, sexu erasoak, sexu jazarpena...), banaketa, dibortzioa, mantenu pentsioa ez ordaintzea eta bisita erregimenak ez betetzea etab.

Emakumeen elkar zaintzarako taldea

Indarkeria matxista jasan duten edota egoera konplexuak bizitzen ari diren emakumeentzako taldea da, psikologo batek gidatua. Bertan bizipenak partekatu eta elkarrekin osatze prozesua burutzeko aukera eskaintzen da.

Dokumentazio gunea

Dokumentazio gunea feminismoaren, kulturartekotasunaren eta lankidetzaren gaineko bibliografia begiratzeko eta liburu interesgarriak irakurtzeko aukera dago, baita maileguan hartzeko ere.

Bulegoak

Berdintasun, Kulturartekotasun eta Lankidetza arloak biltzen dituen udaleko departamentua eta AMHER SOS Arrazakeria elkartearen bulegoa bertan topa ditzakezu.

Emakumeen Etxeko prozesuaren informazioa

Parte-hartze prozesua

Gobara podcastak

Airera trapu zikinak!

Dokumentuak TABS

Dokumentuak

Memoria 2022-2023

 

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria

 

Kulturartekotasuna eta feminismoa sustatzeko plaza bat, babesleku eta bozgorailu"

Urte bat igaro da ateak ireki genituenetik; Berdintasun Kontseiluak egindako eskaria aintzat hartuta, urteetako lanaren eta konpromiso politikoaren ondorioz, eraiki da Kulturarteko Plaza Feminista (KPF). Atzera begiratzeko unea da eta urtebete honetan egindakoa jaso zein balorazio eta aurrera begira jartzeko ariketa egitera gatoz. Jasoketa honek dituen atalak hauek dira: Kulturarteko Plaza Feministaren inguruko kokapena zein eskaintzen diren zerbitzuak; erabiltzaileei buruzko datuak; Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikasturteko errepasoa; hilabeteka KPFn egondako ekimenak zein erakusketak; feminismoan zein kulturartekotasunean jarduten duten eragileen inguruko informazioa; eta, amaitzeko, espazio berri honek eskaintzen dizkigun aukera zein erronkak.

 

Dokumentua deskargatu

Memoria 2021-2022

 

Gazte lokalen gomendioen gida

Gida honen helburua da gazte lokalen erabilera egokia eta segurua bideratzea eta kokatua dagoen auzoarekin bizikidetza errespetuzkoa izatea.

 

Dokumentuak deskargatu

Gazte lokalen gomendioen gida