Lankidetza
Lankidetza
Harremanetarako
- Kulturarteko Plaza Feminista. Florida, 28
- 943 337 017
- lankidetza@hernani.eus
Nazioarteko lankidetzan oinarritzen du arlo honek bere egitekoa. Txirotutako herrialdeetan edota gatazka egoeretan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako bi lan ildo nagusi jarraitzen dira. Batetik, herrialde horietan gauzatzeko lankidetza programak babesten dira. Bestetik, Hernaniko herritarrak, errealitate desberdinetara inguratu asmoz, sentsibilizazio edo kontzientziazio ekintzak antolatzen dira; hala nola, hitzaldiak, antzerkiak, erakusketa edo bideo proiekzioak.
Lankidetza ORRIA
Kooperazio taldea
Hernaniko Kooperazio taldea 2001.urtean sortu zen. Ordutik talde autonomo bezala, Hernanin lankidetzaren inguruan lan egiteko elkartu diren Hernaniko bizilagunek osatzen dute. Udaleko lankidetza arloko lan-ildoak ezartzeko lan egin du, eta herri mailan sentsibilizazio eta aldarrikapen kanpainak ere aurrera eramaten ditu.
Kooperazio arloan mugitzen den edota interesa duen herritar orok, maila indibidualean edo talde edo elkarte baten izenean parte-har dezake kooperazio taldean. Bilerak hilero egiten dira oro har, 17:00etan Biteri Kultur Etxean.
Garapenerako Laguntza Ofiziala
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA), nazioarteko lankidetzaz arduratzen den erakundea da. Munduan ekonomia mailan aberatsenak diren 33 estatuek osatzen dute. ELGAren 34. Batzorde Orokorreko 34. bilkuran (1980), herrialde desberdinek haien BPGren %0,7 Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) eran ematea hitzartu zuten.
Hernaniko Udalak ere, GLO ematen du. Estatuko gobernuko lankidetza legeari –7/1981 LEGEA, ekainaren 30koa–, eta Euskal lankidetza legeari jarraiki –1/2007 LEGEA, otsailaren 22koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa–, herri administrazioa den heinean, Udalak aurrekontu orokorraren zenbateko bat, nazioarteko lankidetzara bideratzen du.
Hernaniko Udalak aurretik ere dirulaguntza hau ematen bazuen ere, 2004 urteaz geroztik, GLO moduan emandako diru-kopuruaren ehunekoa handitzea erabaki zuen, aurrekontu orokorren %0,7ari urtero 0,0125 gehituz. Hau da, 2015ean % 0,79 izan da.
GLO bi urtero –bi urteei dagokien GLO metatuz– eta bide desberdinetatik banatu ohi da. Aipatzekoa da, diru kopururik handiena Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen duen dirulaguntza deialdiaren eta honi dagokion lehiaketaren bidez banatzen duela, eta Udala bera arduratzen dela jarraipena egiteaz. Halaber, Udalak Euskal Fondoa erakundeak kudeatutako proiektuak finantzatzen ditu, besteak beste.
Sentsibilizazio jardunaldiak
Egunero, mundu osotik iristen diren berriekin josten gaituzte. Informazio hori guztia asimilatzea zaila bada ere, are eta zailagoa da gertatzen ari denaren inguruko ikuspegi kritikoa garatzea, eta mundu mailan gertatzen denarekiko gure egitekoa zein den zehaztea. Hots, sarri pentsatu ohi dugu, gure eguneroko jokaerek eta ekimenek ez dutela zerikusirik munduan gertatzen ari denarekin, eta, horrela izan ditzakegun ardura guztiei uko egiten diegu.
Egia da; ez daude maila berean gutako bakoitzaren erantzukizuna eta sistema kapitalista, patriarkal, injustu, ustel eta genozida hau zuzentzen duten boteretsuen erantzukizuna. Hala ere, gure eguneroko praktikak eta kontsumo arduratsu eta kritikoak, eta injustizien aurrean hartzen dugun posizioak, bi norabidetara garamatza: pribilegiatuen taldea indartzera; edota herrien eta pertsonen arteko elkartasuna indartzera. Bigarren aukera hori hautatzen dugulako, antolatu ohi ditu Kooperazio Taldeak sentsibilizazio jarduanaldiak bi urtetik behin. Hemen dituzue azken urteetan landutako jardunaldien egitarauak:
Arabiarrak eta Islama: mugimendu sozialak eta giza eskubideak
Gu Munduan: Internazionalismotik gaurko egoeraren analisiak
Ezkutuko kateak hausten. Sentsibilizazio jardunaldiak: TTIP
Oporrak Bakean programa
Programaren web orria
Oporrak Bakean Programa 2003 urteaz geroztik gauzatzen da Hernanin. Udan, Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik 7 eta 12 urte bitarteko haurrak Hernanin bi hilabete igarotzera etortzen dira. Hernaniko familietan egon ohi dira.
1. Programaren helburuak
- Mediku azterketak egitea eta behar den kasuetan tratamendua jartzea
- Elikadura gabeziak eragindako arazoei aurre egitea
- Udako basamortuko tenperatura altuak saihestea
- Beste ingurune bat ezagutzea: natur ingurune desberdina eta errealitate soziokultural desberdinekoa.
2. Hernaniko Udalak eskaintzen du
Informazioa eta izen ematea:
- Lankidetza Arloa. Kulturarteko Plaza Feminista. Florida, 28.
- 943 337017
- lankidetza@hernani.eus
- Haurraren egonaldiko kudeaketa lanak (osasun txartela, PADI txartela, bidaia, etab.)
- Astean zehar goizez haur sahararrentzako udalekuak
- Haurrarentzako kiroldegiko eta igerilekuko txartela
Izen-ematea: apirila aldera izaten da. Dena den, interesa baduzu ez itxaron deialdia egin arte. Informa zaitez konpromisorik gabe.
Euskal Karabana. Sahararako janari bilketa
Hernaniko Udalak, Saharar Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteekin eta hainbat Udalekin batera, Sahararen aldeko Euskal Karabana antolatzen du urtero abenduan. Saharako errefuxiatu kanpamenduetara janaria eta konpresak bidaltzea da helburua.
Ikastetxeetan, herriko hainbat dendetan eta Biteri Kultur Etxean janaria eta konpresak utzi daitezke horretarako dauden kaxetan.
Berriak
Tramiteak
Garapenerako lankidetza proiektuentzako diru laguntzak
Txirotutako beste herrialdeekiko lankidetza proiektuak garatzeko diru laguntza publikorako lehiaketa.
Sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza proiektuentzako diru laguntzak
Txirotutako beste herrialdeekiko hezkuntza programen proiektuak garatzeko diru laguntza publikorako lehiaketa.