Merkataritza Plana ORRIA

Merkataritza Plana

Udala eta Berriak logoak

Udala, Berriak Merkatarien Elkartearekin eta Eskualdeko Merkataritza Bulego Teknikoarekin elkarlanean, osatu du Hernaniko Merkataritzaren Ekintza Plana. Herriko merkataritza sustatu eta horren biziraupena bermatzea du erronka plan estrategiko horrek. Merkataritza arloko herriko eragileen zein kontsumitzaileen parte-hartzearekin osatu da plana. Merkataritzaren ezaugarriak -alde positiboak, hutsuneak...- zeintzuk diren, azken urteotan nolako bilakaera izan duen, zeintzu saltoki-gune nagusi dauden herrian, herriak zenbateko potentziala duen, zeintzuk diren hernaniarren kontsumo ohiturak... Datu horiekin diagnostiko bat egin da eta, horretan oinarritua, Udalak eta merkatariek etorkizunean eramango duten norabidea eta estrategia eta, horiek lortze aldera, ekintza zehatzak ere proposatzen ditu..

Ekintza Plana