Mugikortasun ekintzak

Hernani barruan ibiltzeko oinez, bizikletaz, patinez edo patinetez ibil gaitezen. Utzi dezagun kotxea garajean! Eta bide luzea baldin bada edo mugikortasun arazoak badituzu, gure Herribusa ere erabil dezakezu.

 

Zer egiten du Hernanik mugikortasun jasangarriaren alde?

 

1. BIDEGORRIEN SAREA

Herrian bizi ez ezik, herria bizi duten pertsonentzat ari gara mugikortasuna hobetzen. Bidegorrien sare egokia izatea funtsezkoa da herritarrek modu jasangarrian herria bizi dezaten. Pixkanaka-pixkanaka sarea osatzen eta hobetzen ari gara.

  • Bidegorrien luzera: 7,93 km
  • Bizikleta-oinezkoen koexistentzia gunea: 1,54 km
  • 30 km/orduko gunea: 3,8 km
Hernanin dugun bidegorri sarea.
Gure bizikleta utzi dugun lekuan aurkitzeko gomendioak.

 

2. HIRIBUSA

Herriko auzoen artean mugikortasun jasangarria bermatzeko asmoz Udalak eskaintzen duen zerbitzua da. Ikastetxeetara, osasun zentrora joateko edo kanpoaldeko auzoetatik herrigunera iristeko oso egokia da. Lanegunetan eta larunbatean ibiltzen da. 2023ko urtarrilean martxan jarri da ibilgailu berria. Hiribus berriaren ezaugarrien INFO+

 

3. ESKOLA AGENDA 2030

Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean egiten duten programa da. Orain arte Eskola Agenda 21 zenak izena aldatu du eta Eskola Agenda 2030 da egun. Programa honi esker, ikasturte bakoitzean gai nagusi bat lantzen dute ikastetxeetan. Herriko 3.000 ikaslek parte hartzen dute, sei ikastetxekoek: Elizatxo, Langile eta Urumea ikastetxeetako LHko ikasleek, Aratz ikastetxeko LH eta DBHkoek, Hernani BHI, hau da, DBH eta Batxilergoko ikasleek eta Hernani Lanbide Heziketako Ikastetxeko ikasleek.

 

2. BIZIBUSA

Bizi On elkartearen ekimena da eta herriko ikasleak eskolara bizikletaz joaten sustatzen du. Elkarte horretako kideek hiru abiapuntu proposatzen dituzte auzo desberdinetan bizi diren ikasleek egokien datorkiena aukeratzeko. Hiru ibilbideek Ispizua kalean egiten dute bat eta, denak batera, Laubidieta, Inmakulada, Urumea eta Elizatxo eskoletara joaten dira. Hiru ibilbideak hauexek dira:

  1. Osiñagatik abiatzen da 8:25ean. Ibilbidea: Zikuñagara, Karabeleko zubira eta Izpizua kalera.
  2. Martindegitik abiatutzen da 8:25ean. Ibilbidea: Akarregin barrena Karabeleko zubira eta Izpizuara.
  3. Etxeberritik abiatzen da 8:30ean. Ibilbidea: Antziolan eta Latsunben barrena, Izpizuara.

Harremanetarako: bizibusa@bizion.eus

Egitasmoaren nondik norakoak.