Multimedia
Bideo nabarmena
HITZALDIA: "Eukaliptoaren eragina ingurumenean"
Hizlariak: Arturo Elosegi EHUko irakasle katedraduna Landareen Biologia eta Ekologia sailean eta Iñaki Sanz-Azkue, Biologian lizentziatua EHUn.
Bideoen zerrenda
Karabeleko ekonekazaritza etxaldearen helburua da nekazaritza ekologikoa sustatzea, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea. #Alternaktiba II. azokan izango dira.
Iturola proiektu desberdinen elkarlan (co-working) espazioa da. #Alternaktiba II. azokan izango da haren ekimenaren berri ematen.
Ingutek hondakinen kudeaketan eta energia iraunkorrean espezializatutako ingenieritza da. #Alternaktiba II. azokan izango da haren eskaintzaren berri ematen.
Bizitza jasangarriaren alde eta ekonomia eraldatzen lan egiten duten ekimenen mapa osatzea da Batura kolektiboaren helburua, Txomin Lizeagak azaltzen duenez. #Alternaktiba II. azokan egongo dira haien proiektuaren berri ematen.
Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideak azaltzen du kooperatiba honek sexualitatea, hezkidetza eta tratu onak lantzen dituela Hernanin. #Alternaktiba II.n izango du lekua kooperatiba honek.
Alternaktiba II: Amher-Sos Racismo
Amher-Sos Arrazakeria #Alternaktiba azokan izango dute lekua. Aminata Diop elkarte horretako kideak azaltzen du nola lantzen duen elkarteak Kulturartekotasuna Hernanin.
Urtero, urrian, Bakailao Astea egiten da Hernanin. Aurtengoa 6. edizioa da. Sukaldaritza tailerrak, bisita gidatuak, afaria sagardoarekin, bakailao festa eta 23 tabernetan bakailao pintxoak 1,5 eurotan dastatzeko aukera egoten da.
#Alternaktiba II. Azoka. Gonbidapena
Abenduaren 2an, 11:00-15:00, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izango da Hernanin, #Alternaktiba Azoka. Plaza Berrian egingo da (euria eginez gero, Atsegindegin).
San Joan jaietako azeri dantza 2017
Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka batera lotuta daude, girari bat aurrean dutelarik. Eskuan puxikak edo maskuriak eramaten dituzte; ondorioz dantza honek ere beste izen batez ezaguna da Maskuri Dantza. Kaletarrei ezustekoak eta "jopoiak"
Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuen lau urteko balantzea
Hernaniko Udalak duela lau urte jarri zuen martxan Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen prozesua. Bideo honetan azaltzen da lau urte horietako prozesuen emaitza eta dinamika.
Emakumeen Etxea definitzeko parte-hartze saioetako laburpen bideoa. Azken bi saio hauetan, espazio honen funtzionamendu eta kudeaketa ereduaz hausnartzeko aukera izan dugu.
Emakumearen Etxea sortzeko part-hartze prozesua egiten ari da Hernanin. Saio honetan espazioez hitz egin dute bertaratutakoek.
Hernaniko Atsegindegi plazak hartu zuen, joan zen 2016ko azaroaren 26an, Alternaktiba, Ekonomia sozial eta eraldatzailearen azoka. Pertsona abiapuntua duen garapen eredua bultzatzen du ekonomia sozialak.
Bostgarren urtez, Hernanik Bakailao Astea hartu du. Hernaniko Udalak antolatzen du Berriak Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean. Giraldo eta Amstel babesleak izan dira. Basque Culinary Center, Behemendi, eta herriko hainbat sagardotegi, denda, taberna, jatetxe laguntzaile izan dira.
Emakumeen Etxea (Amets egin dezagun!)
Amets egin dezagun: Nolako Emakumeen Etxea nahi dugu? Emakumeen Etxea definitzeko parte-hartze saioetako laburpen bideoa. Lehen bi saio hauetan, etxearen ezaugarri eta helburuen inguruan aritu gara; Emakumeen Etxea zer den eta zertarako behar dugun zehaztu asmoz.