Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak

Bideo nabarmena

#IzanAktibista megazozketa

Herriko merkataritza suspertzeko Udalak eta Berriak elkarteak martxan jarritako ekimena da #IzanAktibista kanpaina. Herritarrek herriko denda batean erosiz gero, zozketan parte hartzeko txartel bat jaso du. Zozketaren irudiak dira hauek.

Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Emakume Kirolariak. Aurkezpena

Profil desberdineko Hernaniko bost emakume aukeratu eta horiekin solasean aritu gara kirolaz eta jarduera fisikoaz. Emaitza, oso interesgarria.

Emakume Kirolariak. Erreportaia

Profil desberdineko Hernaniko bost emakume aukeratu eta horiekin solasean aritu gara kirolaz eta jarduera fisikoaz. Emaitza, oso interesgarria.

“Hernani Barrutik” dokumentala (2009)

2009an, Hernaniri buruz ekoitzitako dokumentala da.

Suteen simulakroa Kaxkoan

Hernaniko Udalak, Kaxko auzo elkartearekin eta Donostiako Suhiltzaileekin elkarlanean, erreskate baten simulakroa egin du, balizko arrisku egoera baten aurrean larrialdietako baliabideek nola erantzuten duten aurreikusteko.

“Ilunpetik Argitara”. Frankismoaren garaiko emakume langileak (1939-1975)

Frankismo garaiko Hernaniko emakume langileen liburuaren aurkezpen bideoa. Egileak: Maialen Apezetxea Lujanbio eta Mikel Ozaita Azpiroz. Berdintasun kontseilua. Hernaniko Udala. 2016ko martxoa.

Ttapa-Ttapa. Adineko aktiboak

Herriko adineko pertsonek jarduera fisikoa egiteko asmoz Hernaniko Udalak abiatutako ekimena da Ttapa Ttapa. Hitzordua asteazkenero dute, 10:30ean, Atsegindegin. 2015eko jardueraren laburpena iruditan jaso dugu.

Ez gara panpinak! Emakumeak gara!

Hernaniko Gaztetxokoan 2015eko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, egindako ekintzaren irudiak biltzen ditu bideo honek.

Ezetz! Jazarpena ez da ligatzea

Txotx denboraldiarekin batera, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak eraso sexisten inguruko sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Edonork eraso sexista pairatu edo ikusiz gero, nora jo behar duen azaltzen du bideoak.

Euskara ari du! (2015)

Euskararen eguna dela eta Hernaniko Udalak, ikastetxeek, euskaltegiek, euskara elkarteek eta herritarrek 2015erako antolaturiko egitaraua promozionatzen duen bideoa