Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak

Bideo nabarmena

Bihotx taldearen emanaldia Leokan

Emakumeentzako Jabetze Eskolari hasiera emateko emanaldia Leoka labaderoan. Antzina emakumeen topaleku, lanleku eta hizketa-txoko izan zen espazioa hartu zuten BIHOTX taldeko kideek: Gema, Lara eta Ixiar hernaniarrek "Norabide guztiak" izeneko ikuskizunarekin.

Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Bihotx taldearen emanaldia Leokan

Emakumeentzako Jabetze Eskolari hasiera emateko emanaldia Leoka labaderoan. Antzina emakumeen topaleku, lanleku eta hizketa-txoko izan zen espazioa hartu zuten BIHOTX taldeko kideek: Gema, Lara eta Ixiar hernaniarrek "Norabide guztiak" izeneko ikuskizunarekin.

Uda Parkean 2019

Uda Parkean ekimenak 4. edizioa ospatu du. Kultura eta aisialdiz betetako egitaraua ekarri du aurten ere. Ave Maria parkea ekitaldien eszenatoki nagusia izan da.

Trans-zikloa: "Gordetzea ezinezkoa da", Aimar Elosegi Ansa gogoan

Aimar transexual gazteak bere buruaz beste egin zuen orain 12 urte, eta Kattalin Minerrek gertaera horren inguruko liburua argitaratu duela aprobetxatuz, liburua bera aurkeztu eta transexualitatearen gaia berriz mahai gaineratu nahi izan da, Aimarrek hasitako bidearekin jarraituz eta herritarren artean transmisioa bultzatzeko asmoz.

Axpi ilustratzailearen murala frontoian

Kale Arte Sorkuntza sustatzeko Hernaniko Udalak ematen duen beka jaso du Ainara Azpiazu Axpik. Ilustratzaile hernaniar honek aukeratu zuen bete artelana Ezkiaga pasealekuko frontoiaren atzealdean egitea eta halaxe egin du. "Emakumeari zentralitatea eta ikusgarritasuna ematea" zen haren asmoa eta lortu du horma irudi erraldoiari esker.

Uda Parkean 2018

Uda Parkean ekimenaren aurtengo laburpen bideoa duzue hau. Musika, antzerkia, zirkua eta dantza ikuskizunak herritarren gozamenerako. Eguraldiak asko lagundu ez arren, giro ederra sortu zuten Hernanin etorritako artista guztiek. Publikoak ere harrera ezin beroagoa eman zien. Uda Parkean ekimenak 3. urtez antolatu du Hernaniko Udalak, uztailaren 19tik 21era bitartean.