Multimedia
Bideo nabarmena
Hernani Ezagutu Turismoko web atariko bideoa. Hernaniko izaera eta ondarea jasotzen du.
Bideoen zerrenda
Hernani Ezagutu Turismoko web atariko bideoa. Hernaniko izaera eta ondarea jasotzen du.
Bi urteko geldialdiaren ondoren jendez eta ekitaldiz bete da Ave Maria parkeko belardia. Uztailaren amaieran, hiru egunez, kultura, kirola eta jolasak antolatu dira eta hernaniarrek herrian bertan gelditzeko aukera paregabea izan dute.
Hitzaren inguruan jirabiran dabilen Hitz Andana jaialdiaren 4. edizioa ospatu dugu aurten. Ekitaldi mordoxka egin dira eta harrera ezin hobea izan dute.
Ainhoa Larrañaga musikari hernaniarrak kantu batzuk eskainiko dizkigu.
ARGAZKI-ERAKUSKETA: Nagore Legarreta
Indian 2013 eta 2017 urteen artean egindako bidaietan garatutako proiektuaren argazkiak biltzen dituen erakusketa.
BERTSOAK: Eñaut eta Unai Agirre
Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek eginak.
"Arréglalo tú misma sin salir de casa" bakarrizketa eskaini digu Vito Rogadok Hernani Kultura on line ekimenaren barruan.
Xabi Solano Maiza Ereñozuko musikariak zenbait kantu partekatuko ditu.
POESIA: Morau, Nire oinen atzetik
Poesia. Andoni Tolosa "Morau"k sortutako lana, originala, proiekturako sortua. "Ez dut asko esateko isolamenduaz, agian maite ditudala balkoiak barrurantz..."
DANTZA: "Ohiko Errituak", Arantza Iglesias eta Jokin Labaien
Ohitura errituak. "Oreka metroen arteko erronka bat denean, arnasa hartzea luxuzko hautua da. Bitartean natura, adierazpen eta presentzia tresna bihurtu da. Zu eta biok hiru gara tentsio orria". Arantza Iglesias eta Jokin Labaien.
Bazen behin, Orioko herrian, itsasoan azaldu zen munstro beldurgarri bat... itsas-suge bat. Apaxik kontatu digun ipuin hau ikusi eta entzun nahi?
Karmele Jaio idazlearen 'Hitzen distira' testuko pasarte baten interpretazioa egin du Miren Gojenola aktoreak.
Zaintzaren auzia, euskal emakume idazleen ahotsetan
#HernaniKultura ekimenaren barruan, Hernaniko artista eta sortzaileen lanak zuen etxera eramaten dizkizugu
Hiru txerrikumeak ere itxialdian