Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak
Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Alkateak eskerrak ematen dizkie adinekoen egoitzako langile guztiei

Xabier Lertxundik eskerrak ematen dizkie adinekoen egoitzan buru belarri lan egiten ari diren langile guztiei, neurri handi batean haien esfortzuari esker egoitzan bizi diren adinekoak egoera onean daudelako.

Alkateak azaltzen ditu hartu diren neurri bereziak COVID-19 dela eta

Xabier Lertxundik azaltzen ditu Udala hartzen ari den neurri sozialak, COVID-19 dela eta sortzen ari diren egoera zailei aurre egiteko. Oinarrizko beharrak kubritu ezin dituzten pertsonei deia: Zerbitzu Sozialetara joateko, larrialdi egoerei aurre egiteko baliabideak handitu ditu Udalak.

Hernaniko memoria historiko hurbila berreskuratzeko beste urrats bat

"Motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Hernanin eta hernaniarrei gertatuak" (1960-2018) txostena aurkeztu du Hernaniko Udalak. Aranzadiko historialari Javier Buces Cabellok egindako ikerlana da.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia

Hernaniko Udalak, herriaren izenean, omenaldia eskaini dio "Paulo Ttikiya" bertso eskola sortu eta bizirik mantendu duten bertsolariei. Bideo honetan eskola horren ibilibidean mugarri izan diren zenbait une, pertsona eta gertaerak biltzen dira.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Haurrak bertsotan

Bertso eskolako ikasleek haiek sortutako bertsoa eskaini zieten omenduei.

Hernaniko "Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Argazkien aurkezpena

Hernaniko Udalak , herriaren izenean, omenaldia eskaini dio "Paulo Ttikiya" bertso eskola sortu eta bizirik mantendu duten bertsolariei. Bideo honetan eskola horren ibilibidean mugarri izan diren zenbait une, pertsona eta gertaerak biltzen dira.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Miren Gojenola

Miren Gojenola aktoreak Estitxu Eizagirrek idatzitako testua irakurtzen, Judith Montero eta Jorge Gonzalez musikarien doinuak lagun.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Judith Monteroren eta Jorge Gonzalez

Hernaniko bertso eskolaren omenezko ekitaldian parte hartu zuten Judith Montero saxofoi-jotzaileak eta Jorge Gonzalez gitarra-jotzaileak.