NEXT GENERATION FUNTSAK

BERRESKURAPEN, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION

 

 

Landareko bidea egokitzea mugikortasun jasangarria hobetzeko eta trenaren eta ibaiaren oztopoak gainditzeko

Dirulaguntzaren kopurua: 208.433 euro

Hasiera data: 2021eko martxoa

Amaiera data: 2021eko iraila

Deskribapena: Landaren egungo bideari Ibaiondoko zubiraino jarraipena ematen dion kale tartea egokitzea, Urumea ibaia bideratu ondoren sortutako lurzatiaren bidez. Horrela, trenbide azpiko pasabide berrian sortzen den bidea Karabel eta Ibaiondo zubiarekin lotuko da eta bertan mugikortasun elementuak integratuko dira: bidegorria eta oinezkoentzako espaloiak.

Komunikazioak:

-Udal webguneko albistea

-Udal aldizkaria. 2022ko ekaina (9.000 ale, etxe guztietara bidaltzen da). 11. orrialdea

-Informazio eskuorria

 

HernanIN (en Hernani): merkataritza eredu berria

  

Dirulaguntzaren kopurua: 138.895 euro

Hasiera data: 2021eko urtarrila

Amaiera data: 2022ko abendua 

Deskribapena: HernanIN proiektu estrategiko bat da, Hernaniko merkataritza-ereduaren garapenean eragiten duten faktoreen gainean jardun nahi duena. Horretarako, eredu iraunkor bat sortu nahi du, merkataritzari eta tokiko produktuari balioa emango diona, eraldaketa digitalean, saltokiaren aldaketan, jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean, sentsibilizazioan eta prestakuntzan oinarrituta.

Komunikazioak:

-Udal webguneko albistea: Tokiko merkataritza sustatzeko 140.000 euro jasoko ditu Hernanik Europako Next Generation Funtsetatik

-Erakusleiho digitalak duen webgunean Europako Funtsen logoak barnebiltzen ditu. www.hernanin.eus

-Udal aldizkaria. 2022ko ekaina. (9.000 ale, etxe guztietara bidaltzen da). Página 11

Prensa

-Noticias de Gipuzkoa (2022/03/16)

-Noticias de Gipuzkoa (2022/02/09)

-Diario Vasco (2022/02/11)

-Kronika (2022/03/10)

 

Garbigune mugikorrak martxan jartzea etxeko hondakin asimilagarriak eta bereziak jasotzeko

Dirulaguntzaren kopurua: 66.942 euro

Hasiera data: 2021eko uztaila

Amaiera data: 2026ko maiatza

Deskribapena: Garbigune mugikorraren zerbitzua erostea eta martxan jartzea, tamaina ertaineko etxeko hondakin bereziak eta asimilagarriak bildu, gorde eta garraiatzeko; 2 minipuntu eta 2 makina erostea, etxeko olioa biltzeko eta, horrekin batera, herritarrei jakinarazteko kanpaina.

Komunikazioak:

-Udal webgunean albistea

-Kronika

-Diario Vasco

-Noticias de Gipuzkoa

 

Auzo-konpostajean hobekuntzak

Dirulaguntzaren kopurua: 50.000 euro.

Hasiera data: 2023ko maiatza

Amaiera data: 2026ko maiatza

Deskribapena: Konpostaje komunitarioan hobekuntzak egitea, hala nola, etxoletako zura garbitu eta tratatzea, degradatutako etxolak txabola berriekin ordezkatzea, konposta komunitarioa kontrolatu eta jarraitzeko neurgailuak erostea eta, azkenik, konposta bahetzeko makina erostea, egun erabiltzen ari den baheketa-sistema zaharkitua ordezkatzeko.

Komunikazioak:

-Udal webgunean albistea

 

Udal azpiegituren modernizazioa eta digitalizazioa

  1. Tokiko sarearen azpiegitura eguneratzea, elementuen segurtasuna hobetzea eta herritarren wi-fi sarea beste udal-eraikin batzuetara zabaltzea.

    Deskribapena: udal eraikinetako sare lokalaren azpiegitura hobetu eta herritarren wifi sarea handituko da. WiFi puntuak jartzen ari dira udaletxeko bilera-geletan, kiroldegiko aretoetan, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Udal Euskaltegian eta Musika Eskolan. Zuntz optikoa Turismo Bulegoko kioskora, Bake Epaitegira, Biteri kultur etxera, Gabriel Zelaia eraikinera eta Gazteriako bulegoetara ere iritsiko da. Herritarrek aukera izango dute konexio horiek erabiltzeko.

  2. Administrazio elektronikoa ezartzea, modernizatzea eta digitalki eraldatzea. Oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasuna ezartzea.

    Deskribapena: administrazio elektronikoa ezarri eta beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasuna hobetuko da, herritarrei, enpresei eta bestelako erakundeei kudeaketak eta tramiteak errazteko.

Dirulaguntzaren kopurua: 205.358,20 euro.

Komunikazioak:

-Udal webgunean albistea

-Kronika

-Noticias de Gipuzkoa

Administrazio publikoetan lehen lanbide esperientzia

Hasiera data: 2023ko abenduak 11

Amaiera data: 2024ko abenduak 10

Deskribapena: Hernaniko Udalak 16 eta 30 urte arteko gazteentzako 10 lanpostu eskaini ditu Lehen Lanbide Esperientzia Administrazioan programaren bidez. Gazte langabetuen lan-munduratzea sustatzea du programak helburu.

Guztira 10 lanpostu eskaini ditu Hernaniko Udalak: kirol teknikari bat; soziologo bat; administrazio-kudeaketako lau teknikari; elektrizitate teknikari bat eta ingurumeneko hiru hezitzaile. Hamabi hilabeteko iraupena izango dute lan-kontratuek eta Hernaniko Udaleko sail ezberdinetan ariko dira: Euskara sailean, Ingurumen eta Hirigintza sailean, Hernaniko liburutegian, Kirol sailean eta Zerbitzu Publikoen sailean. 
 
Lanpostu horietako bakoitza betetzeko beharrezko ikasketa maila oinarrietan zehaztu zen. Ikasketak azken hiru urteetan bukatu dituztela egiaztatu beharko dute gazteek. B2 eta C1 euskara mailak eskatuko dira, lanpostuaren arabera. Horrez gain, nahitaez bete beharreko baldintza izango da 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea. Langabezian egon eta Lanbiden erregistratua egon behar da hautaketan parte hartu ahal izateko.
 

Dirulaguntzaren kopurua: 

LANBIDEren dirulaguntza: 278. 277,12 €

Programaren kostu totala: 451.427,82 €

Komunikazioak:

-Udal webgunean albistea

-Kronika