Oroimen historikoaren berreskurapena ORRIA

Oroimen historikoaren berreskurapena

Hernaniko Ibilbide Morea

Historiaren joan etorrian ahaztuenak izan gara beti emakumeak eta LGBT pertsonak. Gure kale eta plazen izendegia eredu patriarkal horren lekuko da eta gizonak dira jaun eta jabe. Egoera irauli nahian, Hernaniko Berdintasun Kontseiluak urteak daramatza kale izendegia aztertu eta aldaketak proposatzen. Lehenik, Andre kalea berreskuratu zen, ondoren etorri ziren Carmen Adarraga parkea, Azaroak 25 plaza edota Aimar Elosegi Ansa “Moio” kalea.

Orain, Hernanin barrena egindako ibilbide more honekin beste urrats bat eman eta gure herriko historiarekin zerikusia izan duten emakumeei eta pertsona trans bati egin nahi diegu omenaldia. Pausoz pauso, Hernaniko erreferenteok historiari egindako ekarpena aitortu eta ezagutzera eman nahi du ibilbide honek.

 

Dokumentua deskargatu

Ibilbide Morea [pdf]

 

Andre kalea

Kartela

“Andre kalea” 1896- 1900 urte bitartean izen ofizial izan zen Hernanin “Urumea” izenarekin batera. Ondoren Urumea izena jartzea adostu zen, eta azkenik 1927an “Padre Cardaveraz” izena eman zitzaion kaleari.

Hernaniko Berdintasun Kontseiluak urteak eman ditu “Andrekale” izena errekuperatze lanetan. Hernaniko kale eta plaza izendegia ere aztertu da eta hauxe ondorioa: 80 kale eta plazetatik, gizon izena duten 24 kale eta plaza daude (pertsona zehatzak, izen abizen propioekin). Aldiz, 5 kale eta plazek dute izen femenino bat, elizarekin lotuak denak (ez dute emakume izen konkreturik, denak amabirjinak edota santak dira). Erreferentzia gisa erabiltzen ditugun neurrian, kale eta plaza hauen garrantzia ukaezina da; nolabait “garrantzitsutzat jotzen ditugunen” isla baitira, eta sinbolikoki ere garrantzia hartzen dute.

Teresa del Valle antropologoak kale izendegia eta memoriaren garrantzia azpimarratzen ditu. Bere aburuz: “Memoria da gizarte batek garrantzitsu jotzen duena eta datozen belaunaldiei transmititu nahi diena; kale izenak, monumentuak eta artearen errepresentazioak hiri batean oso garrantzitsuak dira memoria sortzen dutelako eta adierazten dutelako gizarte batek garrantzitsu jotzen dituenak”.

Hori dela eta, Berdintasun Kontseiluak ezinbesteko jo izan du, “Andrekale” izenaren berreskuratzea, izen aldaketa honekin emakumeek Hernaniko herrian izan duten presentzia aitortu eta hauei merezitako aitortza egiten zaielako, eta nolabait, orain arte egindako injustiziarekin bukatzeko bidea jartzen duelako.

2014ko uztailean onartu zuen udalbatzak aho batez izen aldaketa, eta kalearen inaugurazioa 2015eko otsailaren 21ean egin zen.

 

 

Ikerketa bekak

Historiako liburuei begiratuz gero ez dirudi emakumeok biztanleriaren erdia izan garenik. Emakumeek arlo sozial, ekonomiko eta politikoan egindako ekarpena ezagutuz, bere lana ikustarazteko lan izugarria dago egiteko. Hernaniko Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak Hernani mailan urrats batzuk eman nahi izan ditu, hainbat ikerketa bekarako deialdia eginez.

Dagoeneko, sei ikerketa lan egin dira:

  • 1. IKERKETA: “EMAKUMEEK HERNANIKO HISTORIARI EGINDAKO EKARPENA”
    • Liburua: Ahotsak. Emakumeak historian. Hernani (1936-1970)
    • Egileak: Usoa Barrutiabengoa; Nerea Elias, Garoa Gonzalez eta Araitz Rodriguez

     

     

     

    Dokumentuak deskargatu

    La historia ignorada [pdf]

  • 2. IKERKETA “EMAKUMEEK HERNANIKO HISTORIARI EGINDAKO EKARPENA”
    • Lana: LA HISTORIA IGNORADA. Una vision sobre el papel de las mujeres en la vida publica de Hernani S.XVI-S.XIX
    • Egilea: Miren Aintzane Egiluz Romero

     

  • 3. IKERKETA “HERNANIKO EMAKUMEEN PAPERA LAN MUNDUAN: ARGAZKIETAN OINARRITUTAKO AZTERKETA”
    • Liburua: Ilunpetik argitara. Emakume langileak iruditan. Hernani (1939-1975)
    • Egileak: Mikel Ozaita Azpiroz eta Maialen Apezetxea Lujanbio

 

 

Dokumentuak deskargatu

Hernaniko inudeak [pdf]

  • 4. IKERKETA: “HERNANIKO INUDEAK”
    • Liburua: Biziraupenerako zaintza. Hernaniko inudeak 1900-1944
    • Egilea: Amaia Rodriguez Oñatibia

     

     

    Dokumentuak deskargatu

    Empar Pineda Erdozia [pdf]

  • 5. IKERKETA “EMPAR PINEDA ERDOZIA. GORPUTZAK HALA ESKATUA”
    • Lana: Empar Pineda Erdozia. Gorputzak hala eskatua
    • Egilea: Kattalin Miner

     

     

    Dokumentuak deskargatu

    Noiz bukatzen da armairua? liburua [jpg]

  • 6. IKERKETA “LGTB KOLEKTIBOEN AZKEN 50 URTEETAKO OROIMEN HISTORIKOA”
    • Liburua: Noiz bukatzen da armairua?
    • Egileak: Egoitz Arbiol Albeniz eta Ibai Fresnedo