Politika Sozialak: Berdintasuna, Kulturartekotasuna, Lankidetza, Gazteria eta Adinekoak

Politika Sozialak: Berdintasuna, Kulturartekotasuna, Lankidetza, Gazteria eta adinekoak

Harremanetarako

Berdintasuna

Gazteria

Kulturartekotasuna

Lankidetza

Adinekoak

 

 

Arduradunak

Arduradun politikoak

  • Berdintasuna, kultuartekotasuna eta lankidetza: Itsaso Lekuona Legorburu.
  • Gazteria: Aitor Lukas Solano
  • Adinekoak: Xabier Lertxundi Asteasuinzarra.

Arduradun teknikoak

  • Berdintasuna, kultuartekotasuna eta lankidetza: Irantziu Jauregi Artola.
  • Gazteria:Maider Errasti Amiano
  • Adinekoak: Mertxe Gomez Gonzalez.
Organigrama

 

Egitekoak

Berdintasuna

Berdintasun Arloaren helburua emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da, norabide horretan urratsak ematea. Asmo horrekin hainbat egitasmo eta jarduera jarri dira martxan azken urtetan.

Lankidetza

Nazioarteko lankidetzan oinarritzen du arlo honek bere egitekoa. Txirotutako herrialdeetan edota gatazka egoeretan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako bi lan ildo nagusi jarraitzen dira. Batetik, herrialde horietan gauzatzeko lankidetza programak babesten dira. Bestetik, Hernaniko herritarrak, errealitate desberdinetara inguratu asmoz, sentsibilizazio edo kontzientziazio ekintzak antolatzen dira; hala nola, hitzaldiak, antzerkiak, erakusketa edo bideo proiekzioak.

Kulturartekotasuna

Hernanin bizi den orok, edonon jaioa dela ere, eskubide berberak izan ditzan lan egiten da arlo honetan. Besteak beste, elkarrekiko errespetua eta kultura arteko ulermena helburu duten ekimenak bultzatuz eta babestuz.

Gazteria

Haur, nerabe eta gazteen garapen integrala sustatzea du helburu. Aisialdi hezitzailea, informazioa-komunikazioa eta baliabideen eskaintza jorratzen ditu nagusiki. Arlo honen lana zerbitzu eta jarduera ezberdinetan gorpuzten da, besteak beste: Gaztelekua, #GAZTETUHERNANI gazte-kontseilua, Gazte Lokaletarako Bitartekaritza Zerbitzua, Gazte Informazio Bulegoa, Gazteen emantzipaziorako (alokairuak) diru-laguntzak.