Prebentziorako zerbitzua ORRIA
Prebentziorako zerbitzua
Prebentzio inguruan sortzen diren eskakizunei erantzuteko zerbitzua da.
Honako hau eskaintzen da, besteak beste
- Droga mendekotasunen prebentziorako "Hernani 2015-2020 tokiko plana".
- Harrera, informazioa, aholkularitza eta deribazioak.
- Hezkuntza eremuan: Hernaniko ikastetxe, irakasle eta ikasleei zuzendutako prebentzio programak. “Irudi Biziak Zine-eskola”, “Ordago”, “Osasunkume”, ciberbullying-a, anorexia eta bulimia, arriskuak murrizteko tailerrak, Hernaniko ikastetxeetako gurasoen elkarteei arreta…
- Familia eremuan: adin tarte desberdinetako seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako guraso eskola oinarrizkoak, aurreratuak eta espezifikoak. Hitzaldi espezifikoak, aholkularitza…
- Aisialdi eremuan: adin desberdinei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak, ostalariei zuzendutako prebentzio kanpainak, gidariei jaietan alkohol tasa neurtzeko karpa, substantzien azterketa…
- Komunitate osoari zuzendutako programak: komunikabideak erabiliz prebentzioarekin erlazionatutako informazioa herritarrei helarazi, droga mendekotasun eta beste zaletasun batzuetako elkarteekin elkarlana, Hernaniko Jokalari Anonimoen taldea, Al-anon Alateen Gure Babesa taldea, Santa Barbara Hernaniko Alkoholiko anonimoak, Gizakia Helburu…
Tramiteak
Ez dago tramiterik.