Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu

PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua

Hernani plax

Emakumeek eta gizonek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan.

Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Hernaniko Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Hernani, tratu onen erotismoarekin!

  • Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu. Errutinatik atera.
  • Zeure gorputza ezagutu. Orgasmoak sentitzen ikasi.
  • Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
  • Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
  • Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
  • Zure klitoria zein beste batena gidatzeko baimena atera.
  • Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
  • Isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu. Erekzio gaitasuna suspertu.
  • Bikote eztabaidak gutxitu. Zauriak sendatu.
  • Sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi.
  • Lagundutako ugalketa egoeran oreka erotikoa aurkitu.
  • Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
  • Erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko gai izan.
  • Gaixotasun larri batekin edo ondoren erotismoa berreskuratu.
  • Seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jaso.
  • Sentitutako sexua koherentziaz bizitzeko aliantzak eta baliabideak lortu.

Doakoa, profesionala eta konfidentziala, osasun zentroen zerbitzu osagarria.

Eska ezazu hitzordua!

  •  943 33 70 17
  • Kulturarteko Plaza Feminista
  • Florida, 28. Hernani 20120

 

Web edukia bistaratu

Kontsultak egiteko formularioa

Habiaratutako portletak
Web Form
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA