Tokiko Garapena ORRIA
Tokiko garapena
Ekonomia sozial eta eraldatzailea
Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea sektore ekonomiko bat baino, ezaugarri, arau eta logika propio eta berezituak dituen eredu ekonomiko bat da, sektore ekonomiko (1go sektorea; 2. sektorea; 3. sektorea) guztietan, eta ziklo ekonomikoaren fase guztietan (finantzak, ekoizpena, banaketa, merkaturatzea, kontsumoa) garatzen den eredua, alegia.
Eredu honetan enpresaren jabetza langile guztien esku dago, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko modua zeharo demokratikoa da, langile bat bozka bat. Bestetik, ekonomia eraldatzailean diharduten enpresen jarduna bideratuta dago egungo sistemak aurkezten dituen botere harremanak iraultzera eta, horren ordez, burujabetza prozesuak (elikadura, zaintza, komunikazioa, energia, etab...) sustatzeko helburu argia du.
Zer bilatzen da?
- Eredu honetan oinarrituko diren enpresa gehiago sortzea.
- Eredu honetan oinarritzen diren enpresen bideragarritasun ekonomikoa bermatu eta hobetzea.
- Eredu honetan oinarritzen diren enpresen kontsumoan oinarrituko den merkatu sozial bat eraikitzea.
Proiektuak
ITUROLA
Iturola |
---|
KOOPFABRIKA
Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta, proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.
Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, REAS Euskadi sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, Momentu, Worklan eta Grupo SSI . Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko programa. Euskadi osoko proiektuei zabalik da KoopFabrika.
Koop Fabrika |
---|
MAITELAN
Maitelan |
---|
BETERRI KM0
Hori lortzeko, bertako produktua janari dendetan, jantoki publikoetan zein taberna eta jatetxeetan saltzea erraztuko da. Leku hauek, Beterri Km0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kontsumitzaileak bertako produktua modu erraz batean eskuratu ahal izan dezan.
Beterri km0 |
---|
BETERRI SARETUZ
Epe luzerako ikasketa prozesu bat da, eta estrategia horretan, lehen proiektuari ekingo diogu aurten: partaidetza oinarri duten enpresen ekosistema sortzea. Beterri saretuz deitu diogu programari, eta aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beterri-Buruntza Udalen laguntza izan dugu..