02 Tokiko Gobernu Batzordea

Tokiko Gobernu Batzarra

Tokiko Gobernu Batzarra da alkatearekin, eta beraren buruzagitzapean, zuzendaritza politikoko funtzioan diharduen organoa, funtzio betearazle eta administratiboak betez.

Alkateak eta hainbat zinegotzik osatzen dute batzordea, eta zinegotzi horien kopurua ezingo da izan udalbatzak legez duen zinegotzi kopuruaren (21 zinegotzi Hernaniko Udalean) herena baino handiagoa, alkateaz gain. Alkatea erabat libre da zinegotzi horiek izendatzeko zein batzordetik ateratzeko.

Udaleko Idazkari eta Kontuhartzaileaz gain 7 zinegotzik osatzen dute. Ostegunero egin ohi da, 11:00etan.

LEHENDAKARIA

Xabier Lertxundi Asteasuinzarra                              

 

GOBERNU KIDEAK

TITULARRAK

Itsaso Lekuona Legorburu (EHBILDU)

ORDEZKOAK

      Patxi Ibarguren Etxeberria ( EHBILDU)

 

 

Axier Mingo Arruabarrena (EHBILDU)

Aitor Huici Izagirre (EHBILDU)

Ainara Atorrasagasti Urizar (EHBILDU)

         Oier Agirresarobe Lizaso (EHBILDU)

Aitor Lukas Solano (EHBILDU)

Amaia Miner Canflanca (EHBILDU)

Andoni Amonarraiz Gómez (EAJ-PNV)

Mikel Gurutzeaga Zubillaga (EAJ-PNV)

María Jesús Ruiz Ochoa (PSE-EE)

Ricardo Crespo Rubio(PSE-EE)

Lurdes López Gorrotxategi(Elk.Podemos)

      Jaione Aristregui Cao ( Elk.Podemos)

IDAZKARIA

Patxi Jagoba Lapatza Gortazar

 

KONTUHARTZAILEA

Aitor Sarasola

 

Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak

Alkateak utzi dizkion eskumenak ditu soilik eta honako hauek dira:

  • Obra eta zerbitzuen kontratazioa, zerbitzu publikoen kudeaketa, administrazio kontratu bereziak eta kontratu pribatuak, baldin eta horien kopurua 100.000 eurotik gorakoa baldin bada Foru Kontratazio Zentralaren bidez izapidetutako kontratazioak izan ezik.
  • Obra egitasmoak eta zerbitzuak onartzea, haiek kontratatzeko edo emateko eskumena badu eta aurrekontuan aurreikusita badaude.
  • Udalbatzaren ondasunen gaineko emakidak esleitzea eta ondasun higiezinak eta ondare legeriaren mendean dauden eskubideak eskuratzea eta besterentzea, haien balioa 100.000 eurotik gorakoa baldin bada.
  • 100.000 eurotik gorako gastuak baimentzea eta baliatzea, bere ahalmenen barruan.
  • Planeamendu orokorraren garapenerako planeamendu instrumentuak onartzea, ez badaude osoko bilkurari espresuki esleituak, bai eta hirigintza kudeaketa instrumentuak eta hirigintza egitasmoak ere.
  • Hirigintza lizentziak eta, oro har, obra nagusietarako lizentziak ematea obra txikiak I eta II motatakoak izan ezik, eta haietako hirigintza kontsultei erantzutea, salbuetsiz ordenantzek edo lege sektorialek osoko bilkurari edo beste organo batzuei espresuki ematen dizkiotenak.
  • Aurri-aitorpenak egitea, berehalako aurri aitorpenik izan ezik.
  • 1go motako sailkatutako lizentziak ematea, udalbatzak tramitazioan zehar txostenak egin behar izatea gertatuz gero horiek egiteko ardura alkatetzari gordetzen zaiolarik.
  • Enplegu eskaintza publikoa onartzea, osoko bilkurak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera.
  • Langileak hautatzeko probetarako oinarriak onartzea, bai eta lanpostuen lehiaketetarakoak ere, eta finkoak eta aldizka-aldizkakoak ez diren ordainsariak banatzea.
  • Errepikapen akzioa gauzatzeko erantzukizun administratiboko espedienteak irekitzea erabakitzea eta instrukziogilea izendatzea, eskumen hori beste organoren batena ez bada.
  • Norgehiagoka bidezko diru-laguntzak emateko deialdiak egin eta oinarri arautzaileak onartzea.
  • Beste administrazioekin eta beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin lankidetza-hitzarmenak onartzea, eskumen hori beste organoren batena ez bada.

 

Tokiko Gobernu Batzarraren funtzionamendua

Alkateak aldez aurretik deiturik elkartzen da. Gobernu Batzarrak ohiko bilera astean behin egiten du, eta apartekoa, batzordeburuak egoki irizten dionean.

  • Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak ez dira jendaurrekoak izango
  • Gai zerrenda berrogeita zortzi ordu aurretik egiten da eta erabakien laburpena web orrian erakutsiko da handik lau egunera, bozketen emaitzekin, halakorik balego, eta epe berean udal taldeei ere bidaliko zaie.
  • Batzarreko kideak soilik bertara daitezke bileretara. Dena den, batzordenburuak egoki jo dezake edozein udalkide bertaratzea gai zehatzen bat aztertzeko bada.

 

Informazio gehiago

 

Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak

Dokumentua deskargatu

 

Tokiko Gobernu Batzarraren kideak

Dokumentua deskargatu