Udal Euskaltegia
Udal Euskaltegia
Harremanetarako
- Karobieta 63 (anbulategi zaharra).
- 943 331 896
- euskaltegi@hernani.eus
Hernaniko euskaltegi publikoa gara, Hernaniko udalaren zerbitzua, helduei euskara irakasteko ikastaroak eskaintzen dituena. 1991n sortu ginen eta urte askotako esperientzia duten irakasleek osatzen dute taldea. Beraz, esperientzia handia dute eskolak ematen, baita material didaktikoak sortu eta egokitzen ere. Euskaltegiko irakasleek hainbat material argitaratu dituzte aurrez aurre edo online erabiltzeko, oro har, HABErekin lankidetzan.
Udal Euskaltegia ORRIA
Nolakoak dira gure eskolak?
- Hizkuntza erabiliz ikasten dugu: hitz eginez, irakurriz, entzunez, idatziz.
- Eskolan kalean egiten ditugun gauzen antzekoak egiten ditugu: okindegian ogia eskatu eta ordaindu, udaletxean eskari bat egin, eskolako oharra irakurri, telebistako albisteak ikusi.
- Gramatikari eta hiztegiari erreparatzen diogu, baina gauzak esateko, ulertzeko, idazteko.behar dituzun neurrian. Ez dituzu buruz ikasiko.
- Taldeak txikiak izaten dira 10 bat ikasle batez beste, mailaren arabera banatuak.
- Ikasle bakoitzari banakako jarraipena egiten dio irakasleak eta uneoro ematen dio hobetzeko eta aurrera egiteko laguntza: tutoretzen bidez, elkarrizketa bidez, txostenen bidez... Banakako ebaluazioa eta tutoretzak izango dituzu nahiz taldean ari bazara, nahiz autoikaskuntzan ari bazara.
- Eskolak emango dizkizuten irakasleak profesional kualifikatuak dira: esperientzia handia dute euskararen irakaskuntzan, formazio jarraitua jaso dute urte horietan guztietan zehar eta denek dute diplomatura edo lizentziaturaren bat, baita 4. hizkuntz eskakizuna ere.
Udal euskaltegia LOTURAK
Loturak
Tramiteak
Matrikulazioa
Hernaniko Udal Euskaltegian helduen euskalduntze-alfabetatzerako izena emateko.Diru-laguntza eskaera
Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatuta egon diren herritarrek ordaindutako matrikulari dagokion diru-laguntza eskatzeko.