01 Udal Osoko Bilkura ORRIA
Udal Osoko Bilkura
Udal osoko bilkuraren osaera
UDAL OSOKO BILKURA herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia da udal gobernuan. Zinegotzi guztiek osatuta dago, alkatea buru dela. Eztabaidarako organoa da eta bertan hartzen dira estrategiako erabaki handiak, hainbat arau onartuz (arautegiak, beste arau orokor batzuk, udal aurrekontuak, hirigintza-antolamendurako planak, zerbitzuak kudeatzeko erak, eta abar); halaber, gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko organoa ere bada.
Biztanleriaren arabera, Hernaniko udalerriari 21 zinegotzi dagozkio.
Aktak ikusi Bideoak ikusi
EHBILDU | EAJ-PNV | PSE-PSOE | ELKARREKIN PODEMOS- ORAIN HERNANI |
---|---|---|---|
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | Andoni Amonarraiz Gómez | Ricardo Crespo Rubio | Jaione Aristregi Cao |
Patxi Ibarguren Etxeberria | Jose Antonio Cuesta Solé | Mª Jesús Ruiz Ochoa | Lurdes López Gorrotxategi |
Itsaso Lekuona Legorburu | Blanca Alberro Aranzasti | ||
Axier Mingo Arruabarrena | Miryam Vázquez Vecino | ||
Aitor Lukas Solano | Mikel Gurutzeaga Zubillaga | ||
Amaia Miner Canflanca | Ismael Ganchegui Gonzalez | ||
Ainara Atorrasagasti Urizar | |||
Aitor Huizi Izagirre | |||
Urko Lazkoz Fernandes | |||
Oier Agirresarobe Lizaso | |||
Kistiñe Rodriguez Polaina |
Udal osoko bilkuraren eskumenak
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak, Testu Bateginak eta Tokiko Erakundeen Antolakuntza eta Jarduera Araudiak ezarritakoaren kalterik gabe, gure Araudi Organikoari jarraiki udal osoko bilkurari honako eskumen hauek dagozkio:
- Gobernu organoak kontrolatu eta fiskalizatzea.
- Udalaz gaindiko erakundeetan parte hartzeari buruzko erabakiak; udalerriko mugen aldaketa; lurraldetasunez udalerria baino txikiagoak diren udalak eta entitateak sortzea edo deuseztatzea; organo ez-bateratuak sortzea; udalerriaren izena edo bere baitako entitateena aldatzea, eta bandera, entseina edo armarria bereganatzea edo aldatzea.
- Hirigintzako legerian aurreikusten diren planak eta ordenamendu tresnak onartzea.
- Araudi Organikoa edo ordenantzak onartzea.
- Udalak ematen dituen zerbitzu eta prestazioengatik ordaindu beharreko zergak, tasak eta prezio publikoak finkatzea. Aurrekontuak onartu eta aldatzea, bere eskumeneko gaietan gastuak erabakitzea eta kontuak onartzea.
- Zerbitzuak kudeatzeko erak eta udalekotzeko espedienteak onartzea.
- Beste Administrazio Publikoek eginiko eskumen delegazioa onartzea.
- Beste toki entitate eta administrazio publikoekiko eskumen auziak planteatzea.
- Langileen plantillak eta lanpostuen zerrenda onartzea, funtzionarioen lansari osagarrien zenbatekoa eta behin-behineko langile kopurura eta erregimena finkatzea.
- Egintza administratibo eta judizialak burura eramatea.
- Udal ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea.
- Alkatearen edo Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen baitan ezarrita dauden mugak gainditzen dituzten kontratueekiko kontratazio organo gisa dituen eskumenak.
- Udalbatzaren ondasunen gaineko emakidak esleitzea eta ondasun higiezinak eta ondare legeriaren mendeko eskubideak eskuratzea, bai eta ondarea besterentzea ere, eskuduntza horiek alkate-lehendakariak esleituak ez dituenean, eta balio historiko nahiz artistikotzat jotako ondasunak besterentzea, dena delakoa duten balioa.
- Onartuak izateko gehiengo berezi bat behar delako osoko bilkurari dagozkion gainerakoak.
- Alkatearen aurkako zentsura mozioari buruzko bozketa, zeina hauteskunde legerian xedatzen denari makurtuko baitzaio.
- Korporazioaren menpeko diren organo eta erakundeen arteko eskumen auziak sortzen direnean, osoko bilkurak erabakiko ditu auzi horiek organo kolegiatuak edo berauetako kideak erasaten dituztenean.
Udal osoko bilkuraren funtzionamendua
Udalbatzak ohiko eta ezohiko bilkurak egiten ditu, eta azken horiek, gainera, presazkoak ere izan daitezke.
Ohikoak
Alkateak egiten du deialdia, gutxienez bi lanegun lehenago, eta bileren maiztasuna osoko bilkurak ezartzen du aldez aurretik.
Hernanin hileko azken asteartean, 18:00etan, egiten dira.
Ezohikoak
Deialdia gutxienez bi lanegun lehenago egiten da. Alkatearen ekimenez edo zinegotzien legezko kopuruaren laurden baten ekimenez egin daitezke.
Presako bilkura ezohikoak
Alkateak egiten du deialdia, gaiak presazkoak izateagatik ezohiko bilerarako deialdia gutxienez bi lanegun lehenagotik egiterik ez dagoenean. Horregatik, gai zerrendako lehenengo puntuan gaia presazkoa dela adierazi beharko da .
Saioen ezaugarriak
- Deialdiarekin batera, alkateak, Bozeramaileen Batzordearen (talde politiko bakoitzeko ordezkari banak osatua) irizpena entzunik, hala balegokio, bilkurako aztergaien zerrenda landu eta osoko bilkurari igorriko dio, eta horri jarraiki egingo da bilera. Gai zerrendan azaltzen ez diren gaiei buruz ezingo da erabakirik hartu, osoko bilkurak gehiengoz presazkotzat jotzen dituen proposamenen kasuan salbu.
- Kideen heren bat bertaratu beharko da gutxienez, eta inoiz ez hiru kide baino gutxiago.
- Alkateak eta idazkariak ere bertan egon beharko dute.
- Bilera guztien akta idatzi beharko da, eta hurrengo saioan onartuko.
- Bilerak publikoak dira, herritarren intimitateari, ohoreari edo irudiari eragiten dieten gaiak landu behar dituztenak izan ezik.