Udal zerbitzuak alarma egoeran
2021·12·16
Udal kiroldegian covid ziurtagiria eskatzen hasi da, atzo onartu zen dekretuak hala agintzen duenez. Zerbitzuaren baldintzak modu garrantzitsu batean aldatu direla iritzi dio Udalak, eta, hortaz, ziurtagiria ez duten erabiltzaileei irtenbideak eskainiko zaizkie.
Kiroldegiko gimnasioaren aforoa jaitsi eta lehorreko dutxak itxiko dira bihartik 2021·07·01
Hernaniko alkate Xabier Lertxundi prest azaldu da udal azpiegiturak utzi eta ahal den neurrian Osasun Sailari baheketaren antolakuntzan laguntzeko herritarren osasun egoera okerrera ez joateko. Herritarren hobebeharrez udal ordezkariek eta osasun arduradunek elkarlanean aritzeko deia egin du alkateak.
Dena den, segurtasun neurriak betetzen dituzten kultur ekitaldiak izango dira egun horietan 2021·06·02
Aurten ere ez dira ospatuko ohiko San Joan jaiak eta preludioa ere bertan behera geratu da
Pandemiaren egoera dela eta eta indarrean dauden segurtasun neurriak direla eta, ohiko jairik ez da izango eta, iaz bezala, kultur jarduera batzuk egitea adostu du Sanjoanetako Jai Batzordeak. Lehenengo ekitaldia udako solstizioaren ikuskizuna izango da, Chillida Lekun. Doos Colectivoren Gorpuztu dantza eta musika uztartzen duen ikuskizuna irekiko du uda sasoia. Hernaniarrek, gainera, prezio berezian.
Izen-ematea apirilaren 26tik 30era izango da online. Plaza baina haur gehiago apuntatuz gero zozketa egingo da 2021·04·21
Pandemia egoerara egokitutako udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu Udalak
3-10 urte bitartekoei zuzendutako Udaleku irekiak uztailaren 1etik 23ra izango dira . 11-12 urteko nerabeei zuzendutako Kirol Udalekuak , berriz, uztailaren 5etik 23ra. Ordutegia bietan 9:30etatik 13:00etara izango da.
Udalak, herriko 5 klubek eta ikastetxeek elkarlanean, agenda bateratua prestatu dute haurrek eta nerabeek jarduera fisikoa egiteko duten eskubidea bermatzeko 2020·12·01
Mugi ziur Hernanin! 6-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako kirol eskaintza, prest
Osasun krisi honen azken neurriek mugatu dute 6-16 urte bitarteko gazteen jarduera fisikoa eta kirola egiteko eskubidea. Horren aurrean, gabezia hori asetzeko helburuz, jarduera fisiko eta kirol arloko herriko eragileak bildu dira eta agenda bateratu bat prestatu dute.
Gabriel Zelaia eraikinean kokatuta dagoen zerbitzu hau joan zen martxotik etenda egon da 2020·11·19
Ikasgela zerbitzua martxan izango da larunbatetik aurrera
Joan zen martxoan ezarritako konfinamenduaz geroztik etenda egon da ikasgela zerbitzua Gabriel Zelaian. Larunbatetik aurrera berriro hasiko da martxan. Ikasgela Zerbitzua erabili ahal izateko protokoloa zehaztu da, baita edukiera mugatu ere. Lantaldean jarduteko gelan gehienez 3 pertsona egon daitezke. Bakarkako ikasgelan, mahai bakoitzeko bina pertsona egon daitezke; guztira 14.
COVID-19a dela eta hartutako neurri berrietara egokitzeko garaizago izango dira zine saioak eta antzerki zikloko emanaldiak 2020·11·06
Biteriko emanaldien ordutegian aldaketak egongo dira Jaurlaritzaren dekretu berria betetzeko
Bihar larunbatean indarrean sartuko diren neurrietako batek dio kultur ikuskizun edo emanaldi oro 21:00ak baino lehen amaitu behar dela. Beraz, datorren asteko Antzerki Zikloko emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira. Asteburuko zinema saioak ere ordu erdiz aurreratuko dira: haurren emanaldia 16:00etan hasiko da eta helduena, 19:00etan.
Astelehenetik asteazkenera bitartean, 8:00-14:00 eta 15:00-20:00 dei daiteke 2020·11·02
Baheketari buruzko zalantzak argitzeko 010 telefono zenbakia martxan jarri du Udalak
010 telefono zenbakia jarri du martxan Udalak gaurtik asteazkenera bitartean, COVID-19aren zabalpena murrizteko Hernanin egiten ari den baheketa masiboak sor ditzakeen zalantzak argitzeko. Telefono honetan ez da hitzordurik ematen. Hitzordua hartzeko Hernaniko osasun zentrora deitu behar da.
Asteburuan eta astelehenean aforo mugatua izango da, gehienez 6 pertsonako taldeak eta ordubetez egon ahalko da 2020·10·27
Santu Guztien eguna dela eta, hilerrian jende pilaketarik ez egoteko gomendioak
Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.
COVID-19a dela eta, neurri berriak eta komunak ezarri dituzte Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 2020·10·27
Elkartzea eta udalerritik mugitzea mugatu du Eusko Jaurlaritzak
2020·10·23
Hernani eremu gorrian sartu dela eta, neurri zorrotzagoak ezarri dira
COVID-19ren intzidentzia tasa nabarmen areagotu da azken asteotan Hernanin, eta, ondorioz, eremu gorrian sartu da gure udalerria EAEko beste 24rekin batera. Intzidentzia tasa altuak dituzten udalerrietan neurri zorrotzagoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Udal zerbitzuei dagokienez, birusaren hedapenari aurre egin nahian, erabaki batzuk hartu ditu Udalak.
PCR proban positibo eman duten 43 egoiliarren artean, 18 sendatu dira dagoeneko eta 10 hil dira 2020·09·28
COVID-19 EGUNERAKETA: 15 kasu aktibo daude adinekoen egoiliarren artean
Adinekoen egoitzan 43 egoiliarrek eman dute positibo orain arte egin diren PCR probetan. Horietatik 11 daude egoitzan bertan eta ospitalean, ordea, 4 pertsona daude. 18 pertsona sendatu dira jadanik eta 10 hil dira. Langileei dagokienez, orotara, 23k eman dute positibo.
COVID-19ak kutsatutako 35 egoiliarretik bi hil dira 2020·09·12
Joan zen abuztuaren 31tik lehen kasua antzeman zenetik, egunero PCR probak egiten ari dira adinekoen egoitzan eta positibo berriak ere ari dira azaltzen. Azken datuen arabera, dagoeneko 35 egoiliarrek eman dute positibo eta horietako bi hil dira. Langileei dagokienez, 15 langilek eman dute positibo.
COVID-19ak kutsatutako 41 egoiliarretik lau hil dira 2020·09·17
Joan zen abuztuaren 31tik lehen kasua antzeman zenetik, egunero PCR probak egiten ari dira adinekoen egoitzan eta positibo berriak ere ari dira azaltzen. Azken datuen arabera, dagoeneko 41 egoiliarrek eman dute positibo eta horietako lau hil dira. Langileei dagokienez, 15 langilek eman dute positibo. Gaur egoitzako langile guztiei egiten ari zaie berriz ere PCR proba.
Helduentzako ikastaroetan 800 bat plaza eskainiko dira. Izen-ematea bihar, asteartean, hasiko da 2020·09·07
Osasuna eta naturarekin harremana sustatzea da kirol ikastaroen eskaintzaren lehentasuna
Hiru hilabeteko ikastaroak eskainiko dira, momentuz helduentzat, pandemiaren gorabeherei hobeto egokitzeko asmoz. Aire librean egiteko ikastaroak dira ikasturte honetarako berritasuna: Hernanin barrena herritarrek jarduera fisikoa egitea bultzatu nahi da. Horrekin batera, barruko ikastaroetan aforoa murriztuko da eta segurtasun neurriak zorrotzagoak izango dira.