Udalekuak
UDALEKU IREKIAK. 3-10 urtekoentzat

ZER
Jolasak eta aisialdirako jarduerak, adin-tarte bakoitzari egokitutako programazioaren araberakoak.
NOIZ
Uztailak 1-24
NORENTZAT
Hernanin erroldatuta edo Hernani ikasten duten haurrentzat (2016 eta 2022 urte artean jaiotakoak; 3-10 urte)
ORDUTEGIA
09:30-13:00
PREZIOA
Matrikula arrunta: 110,93 €
Matrikularen tasaren salbuespena eta murrizketa eska daiteke HHZ-n edo Haur, Nerabe eta Gazteria bulegoan. Horretarako, dagokion eskaera berezia aurkeztu behar da izen-emate aldian.
IZENA EMATEKO
Epea: Martxoaren 16tik 29ra
- Aurrez aurre: Haur, Nerabe eta Gazteria bulegoan (Gudarien plaza 1, 1. solairua)
- Arratsaldez: Astelehen eta ostiraletan (martxoak 16, 20, 23 eta 27), 16:00etatik 19:00etara Aristizabal 7ko lokalean.
INFORMAZIOA JASOTZEKO
- Haur, Nerabe ta Gazteria saila (Gudarien plaza 1, 1. solairua)
Telefonoa: 943 33 70 41
E-posta: gazteria@hernani.eus
Whatsapp-a: 605 715 607
- Herritarren Harrera Zerbitzua (HHZ)
Udaletxeko beheko solairua.
Telefonoa: 943 33 70 00
OHARRAK
- Kobraketa guztiak banketxe bidez egingo dira ekainean
- Ekainaren 3an, 17:00etan guraso-bilera egingo da Biteri kultur etxean.
BAJA EMATEKO
Baja eskaerak idatziz aurkeztu behar dira (dagokion eskabide normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta), eta horiek onetsi edo ezetsi egingo dira.
Non aurkeztu: Herritarren Harrera Zerbitzua (HHZ)
- Baja noiz eman den kontuan hartuko da matrikula kobratzerako orduan:
* Maiatzaren 31 arte, ez da matrikula kobratuko.
* Ekainaren 1etik 15a arte eman bada baja, matrikularen %10 kobratuko da.
* Ekainaren 16tik aurrera eman bada baja, matrikula osoa kobratuko da.
* Baja istripuagatik edo gaixotasunagatik izan bada, ez da matrikula kobratuko. Derrigorrezkoa izango da istripu edo gaixotasun-bajaren ziurtagiria aurkeztea.
KIROL UDALEKUAK. 11-12 urtekoentzat

ZER
Kirol jarduera desberdinak ezagutu eta praktikatuko dituzte: piragua, eskalada, errugbia, jarduera fisikoko jolasak...
NOIZ
Uztailaren 6tik 24ra (biak barne)
NORENTZAT
Hernanin erroldatuta edo Hernanin ikasten duten haurrentzat (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak; 11-12 urte)
ORDUTEGIA
09:30-13:00
PREZIOA
Matrikula arrunta: 109,80 €
Matrikularen tasaren salbuespena eta murrizketa eska daitezke HHZ-n edo Haur, Nerabe eta Gazteria bulegoan. Horretarako, dagokion eskaera berezia aurkeztu behar izen-emate aldian.
PLAZAK
Gehienezko kopurua baino haur gehiagok ematen badu izena, lehentasuna izango dute herriko ikastetxeetan ikasten ari diren haurrek. Lehentasun irizpidea aplikatuta ere gehiegizko kopurua bada, zozketa egingo da.
IZENA EMATEKO
EPEA: Martxoaren 16tik 29ra
- Aurrez aurre: Haur, Nerabe eta Gazteria bulegoan (Gudarien plaza 1, 1. solairua)
- Aurrez aurre, arratsaldez: Astelehen eta ostiraletan (martxoak 16, 20, 23 eta 27), 16:00etatik 19:00etara Aristizabal 7ko lokalean.
INFORMAZIOA JASOTZEKO
- Haur, Nerabe eta Gazteria arloan (Gudarien plaza 1, 1. solairua)
Telefonoa: 943 33 70 41
E-posta: gazteria@hernani.eus
Whatsappa-a: 605 715 607
- Herritarrentzako Harreta Zerbitzua (HHZ)
Udaletxeko beheko solairua.
Telefonoa: 943 33 70 00
OHARRAK
- Kobraketa guztiak banketxe bidez egingo dira ekainean
- Ekainaren 3an 18:00etan guraso-bilera egingo da Biteri kultur etxean.
BAJA EMATEA
Baja eskaerak idatziz aurkeztu behar dira (dagokion eskabide normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta), eta horiek onetsi edo ezetsi eging dira.
Non aurkeztu: HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzua.
Baja noiz eman den kontuan hartuko da matrikula kobratzeko orduan:
* Maiatzaren 31 arte, ez da matrikula kobratuko.
* Ekainaren 1etik 15a arte eman bada baja, matrikularen %10a kobratuko da.
* Ekainaren 16tik aurrera eman bada baja, matrikula osoa kobratuko da.
* Baja istripuagatik edo gaixotasunagatik izan bada, ez da matrikula kobratuko. Derrigorrezkoa izango da istripu edo gaixotasun-bajaren ziurtagiria aurkeztea.
Tramiteak
Aisialdiko ikastaroak egiteko dirulaguntzak: Begirale eta Zuzendari ikastaroak
GAZTERIA
Hernaniarrei zuzendutako dirulaguntzak: Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko, euskaraz emandako eta Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroak egiten dituztenentzat.
Ikasgela zerbitzua
GAZTERIA SAILAHernaniko Gaztelekuan izen ematea
GAZTERIA SAILAKirol udalekuak
GAZTERIA SAILA
Hernaniko Udalak antolatutako kirol udalekuak LH5 eta LH6 mailetako gaztetxoentzat dira (11-12 urtekoak), udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantentzen eta hobetzen joan daitezen. Gaztetxoek Hernanin erroldatuak egon behar dute edota Hernaniko ikastetxeren batean ikasi.
Udaleku irekiak
GAZTERIA SAILA
Hernaniko Udalak antolatutako udaleku irekia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dira (3-10 urtekoak), udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantendu eta hobetu dezaten. Haurrek Hernanin erroldatuak egon behar dute edota Hernaniko ikastetxeren batean ikasi.
