UGALDETXOKO AISIALDI GUNEA

Ugaldetxoko aisialdi gunea

Urumea ibaiaren ingurunea babestua da eta, horregatik, neurriz eta errespetuz gozatu beharrekoa. Ingurune natural horren erabilera masiboak kalteak eragin ditu, bai naturgunean bai komunitatean. Egoera hori ordenatzeko ibilgailu motordunen sarrera mugatua izango da eta erabilera egokia egiteko kartelak eta hezitzaileak egongo dira.

Ekainaren 20tik irailaren 20ra egunero egongo da irekita. Ugaldetxoko aisialdi-gunera autoz edo motorrez joan nahi izatekotan, formulario honen bidez erreserba egin behar da.

Oinez, bizikletan edota garraio publikoan joaten direnek ez dute erreserbarik egin behar.

Ordutegia eta tasa:

Erreserbak gehienez 72 ordukoko aurrerapenarekin egin ahal izango dira.

Autoek 5 €ko tasa ordaindu beharko dute larunbat, igande eta jai egunetan plaza erreserbatzerakoan. Astelehenetik ostiralera, doakoa izango da erreserba. Motorrek doan izango dute erreserba (toki mugatuak). 

  • Ekainean, astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00 egongo da irekita. Erreserba doan.
  • Ekaineko asteburu eta jai egunetan, 12:00-20:00. Egun osorako sarrera izango da. Autoen erreserba: 5 €.
  • Uztailean eta abuztuan, 12:00-20:00 bitarte irekita egongo da eta egun osorako sarrera izango da. Astelehenetik ostiralera, erreserba doan. Larunbat, igande eta jai egunetan, autoen erreserba 5 €. 
  • Irailean, astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00 bitarte irekita egongo da eta arratsalde osorako sarrera izango da. Erreserba doan.
  • Iraileko asteburutan: 12:00-20:00 bitarte irekita egongo da eta egun osorako sarrera izango da. Autoen erreserba: 5 €.

Zalantza-kontsultak-kantzelazioak:

E-maila: ugaldetxoaisialdigunea@gmail.com

Telefonoa: 601 922 125 

EZEZTAPENAK: Erreserba egitean jasotzen den mezuan norberak erreserba ezeztatzeko aukera dauka ERRESERBA KUDEATU aukeraren bitartez. Hernaniko Udalak gogorarazten du erreserba egunean bertaratu ezin duenak erreserba aurretik ezeztatzea beharrezkoa dela. 

Ordaindutako erreserben kasuan, 12 ordu lehenago ezeztatzen bada, dirua itzuliko da. 

Ingurumen hezkuntza

- Ingurumen hezkuntzari lotutako material didaktikoa egongo da eskuragarri aisialdi gunean eta astean bitan, tailer dinamizatuak izango dira.

Garraio publikoa

Autobus zerbitzua erabilgarri egongo da:

  • Ceferino Apezetxea autobusak: 948 51 40 37

Udako ordutegia

  • Goizueta-Hernani: astelehen-ostirala 9:00-15:00
  • Hernani-Goizueta: astelehen-ostirala 12:00-19:00

BU20E Hernani-Pikoaga (Lurraldebus). Ordutegia kontsultatu (pdf).