Zaintza sistema publiko-komunitarioa ORRIA
Zaintza-sistema publiko-komunitarioa
Gaur egun zaintza lanak antolatzeko dugun moduak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Egun, sistemak ez du gaitasunik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko eta datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute datuek, zaintzak beste era batera antolatzen ez baditugu behintzat. Zaintza krisiaz mintzo gara feminismotik; izan ere, biztanleriaren zahartzeak, menpekotasun indizearen gorakadak, emakumeen lan merkaturatzeak, askotariko familia ereduen hedapenak (besteak beste, familia geroz eta txikiagoen eratzea) eta, bereziki, politika neoliberalen garapenak zaintzak antolatzeko moduetan inpaktu handia izan dute eta ez dugu gaitasunik zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko.
Diagnostikoa
2020ko maiatzean aurkeztu genuen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana.
Zaintza Mahaia
Hernani Burujaberen lan ildoetako bat da Zaintzaren burujabetza. Diagnosia abiapuntu hartuta, hainbat egitasmo jarri dira martxan: batetik, udal departamentu anitzak Zaintza Mahaia osatzen dugu: Zerbitzu Sozialak, Tokiko Garapena eta Berdintasun eta Kulturartekotasuneko Sailak osatzen dute; bestetik, herritarron arteko kontzientziazioan sakontzen ari dira , zaintzaile eta zainduen ongizatea erdigunean jartzeko. Azkenik, konpromisoz ari gara zaintza zerbitzuak duinak sortu eta berrantolatzen.
Zaintza jardunaldiak
JARDUNALDIEN BIDEOAK
Jardunaldien laburpena
Zaintzak erdigunean. Zertaz ari gara? Naia Torrealdai. Euskal Herriko Bilgune Feminista
Zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzararako proposamena. Emagin Elkartea.
Zertan aurreratu dugu? Maitelan, Auzozaintza sare publiko-komunitarioa, Tratu onen herria
Mahai-ingurua: Radars (Bartzelona), Col.lectiu Punt 6 (Bartzelona), Trabajadoras no Domesticadas (Bizkaia), Matia Fundazioa
Herri eztabaida. Zaintza lanen demokratizaziorantz urrats berriak
Auzozaintza sare publiko-komunitarioa
AUZOZAINTZA Sare Publiko-Komunitarioa programa jarri dugu martxan Maitelan eta Zabalduz Kooperatibekin elkarlanean. Proiektu honek bakardade egoera hauskorrean dauden Hernaniko adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu.
Helburuak:
• Harreman sozialak lantzea
• Autonomia lortzea
• Herriko dinamiketan parte hartzea
Informazio gehiago: burujabe.hernani.eus
Programaren aurkezpena auzoz auzo
Mahai-ingurua: Radars (Bartzelona), Col.lectiu Punt 6 (Bartzelona), Trabajadoras no Domesticadas (Bizkaia), Matia Fundazioa
Herri eztabaida. Zaintza lanen demokratizaziorantz urrats berriak