Zerbitzu Sozialak
Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak
GAZTERIA SAILA
Bakarkako dirulaguntza eskaera
2022ko dirulaguntza
Eskaera epea 2022/12/15 arte.
Eskaera egiteko ezinbestekoa da Gizarte Langilearekin hitzordua hartzea
Beren jarduerak Zerbitzu sozialetan garatzen dituzten Elkarteentzako Dirulaguntzak
Eskaerak aurkezteko epea 2022/09/29Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokredituak
Hernaniko Udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean, gehienez 4.000 euroko eta interesik gabeko mailegua ematea bazterketa arriskuan dauden pertsonei.
Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa (Betion) jasotzeko eskaera
Telealarma komunikazio-gailua barne hartzen duen telelaguntza-zerbitzua da. Gailu horrek, linea telefoniko baten eta ekipamendu informatiko espezifiko baten bidez, etengabeko arreta-zerbitzua ematen die erabiltzaileei, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.Komunitatearen Mesederako Lanak egiteko eskaera
Familia ugariaren tituluaren eskaera
Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala eskatzeko.Hamar urtetik gorako familiako kide guztiek txartel bat jasoko dute eta txartel hori tituluaren ordez erabili ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Horren bidez, familia ugarientzako abantailak erabiltzeko modua erraztu nahi da.
Etxeko tratu txarrak edo sexu-indarkeria jasatearen ondorioz laguntza psikologikoa jasotzeko eskaera. Laguntza juridikoa.
Etxeko tratu txarrak edo sexu-indarkeria jasan izanaren ondorioz laguntza psikologikoa emateko: tratamendu terapeutiko espezializatuak dira, eta bizikidetza-unitatean —halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta— tratu txarrak edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaizkie.Laguntza juridikoa: lege-aholkularitza emateko zita bat da, eta bizikidetza-unitatean —halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta— tratu txarrak edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaie.
Lojamendu sozialean sartzeko eskaera
Mendekoak diren adineko pertsonentzako edo ezgaitasun bat duten pertsonentzako aldi baterako egonaldien eskaera.
Aldi baterako egonaldia eskatzea, mendekoak diren edo ezgaitasunen bat duten adineko pertsonek behar duten zaintza jasoko dutela bermatzeko eta haien familiei eta zaintzaileei behar duten atsedenaldia emateko, bai eta etxean zaintzen jarraitzea eragotzi eta zaintza birplantearaz dezakeen beste edozein gertakizuni erantzuteko ere.Eguneko Zentroan sartzeko eskaera
Egoitzen sarean sartzeko eskaera.
Adineko mendekoak eta/edo desgaituak itunpeko egoitzen sarean sartzeko eskaera. Baliabide hori etxebizitzaz bestelako aukera bat da, eta narriadura pertsonalak etxean geratzea eragozten duenean erabiltzen da.Etxez Etxeko Zerbitzuaren eskaera.
Zerbitzu hori beren kabuz moldatzeko edo familia-nukleoa osorik mantentzeko zailtasunak dituzten familientzat edo pertsonentzat da. Helburua da haien ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala berrezartzea, prebentzio, laguntza eta/edo errehabilitazio programa banakako baten bidez, eta, hala, haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea eta ahaleginak egitea haien familiatik eta ohiko gizarte-esparrutik ez erauzteko.SENDIAN. Adineko mendekoak dituzten familientzako laguntza.
Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera.
Ezgaitasunen bat duten pertsonek adierazitako tokietan ibilgailua aparkatzeko baliagarria den txartela eskatzea.Laguntza teknikoen edo babes-produktuen eskaera
Banakako diru-laguntzak eta babes-produktuak eskatzeko. Horien xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek ezgaitutzat edo mendekotzat jotako pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzea.- Babes-produktuak erosteko diru-laguntzak,
- Mugikortasun pertsonalerako eta garraiobideak erabili ahal izateko.
- Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako.
- Babes eta zaintza pertsonalerako.
- Etxebizitzarako altzari eta egokitzapenetarako.
- Komunikazio, informazio eta seinaleztapenerako.
Diru-sarrerak bermatzeko dirulaguntzaren eskaera
Diru-laguntza bat da, eta emango zaie Gipuzkoan iraunkorki bizi eta, elkarbizitza unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko, diru sarrerarik ez dutenei edo behar bezainbat ez dutenei.Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaera
Ekonomia eta dirulaguntza-izaerako noizbehinkakoak ez diren prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerei aurre hartzeko, eta haiek saihestu edo leuntzeko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren eskaera – ZLPE
Mendekoak 3 hilabete badaramatza itxaron zerrendan eguneko zentroko zerbitzua edo egoitza iraunkor bat eskuratzeko eta ez badauka plaza publikorik edo itunpekorik, diru-laguntza hau onartzen zaio plaza pribatu bat ordaintzeko.
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren eskaera – LPPE
Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren bidez laguntzaile pertsonal bat kontratatzeak eragindako gastuak ordaintzen laguntzen da; laguntzaile horrek hezkuntza eta/edo lanerako sarbidea erraztuko die eta autonomia gehiago ekarriko die mendekotasun handia duten pertsonei, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egin ditzaten.Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskaera – FIZPE
Mendeko pertsona bat bere familia-inguruneko zaintzaile batek zaintzen duenean sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko prestazio ekonomikoa eskatzeko.Kotizatu Gabeko Pentsioa eskatzeko eskaera – KGP
Kontribuzio-mailako pentsiorako eskubiderik ez duten pertsonentzako pentsioak eskatzeko. Erretiro-pentsioak edo ezgaitasun-pentsioak izan daitezke.Oinarrizko beharrizanetarako zenbateko bat aldizka ordaintzea, gutxieneko bermeen modalitatean; izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.
Bi modalitate daude:
- Ezgaitasunagatiko KGP.
- Erretiroagatiko KGP.
Gizarte Ongizateko funtseko pentsioa eskatzeko eskaera – GOF
Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, Gizarte Zerbitzuen osagarria, eta adinean sartuta daudelako edo ezgaitasun bat dutelako beren oinarrizko beharrizanak asetzeko lanean aritu ezin diren eta bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei ematen zaie.Bi mota hauek daude: zahartzaroa eta ezgaitasuna.
Ezgaitasunak balioesteko eskaera
Balioespen honetan, pertsonak dituen ezgaitasunak jasotzen dira, eta, hala behar bada, baita gizarteratzeko oztopo diren gizarte-faktore osagarriak ere, besteak beste, familia-giroari eta lan-egoerari dagozkionak, eta hezkuntza eta kulturakoak.Gradua ehunekotan adierazten da.
Eska daiteke Azterketa ala berrikuspena egitea.
Mendekotasuna baloratzeko (MBB) eta baliabideetara bideratzeko (RAI) eskaera
- Mendekotasuna: pertsona batzuek adina, gaixotasuna edo ahalmen urritasuna dela-eta norbaiten mende bizi behar dute etengabe, eta, autonomia fisikoa nahiz buruko, adimeneko edota zentzumenetako autonomia galtzearen ondorioz, beste pertsona batzuen arreta edo laguntza behar izaten dute eguneroko bizitzako oinarrizko zereginetarako. Horri mendekotasuna deitzen zaio. Adimen-urritasuna edo gaixotasun mentalen bat duten pertsonek, gainera, bestelako laguntzak ere behar izaten dituzte autonomia pertsonala lortzeko.
- RAI: tresna honen bidez erabakitzen da pertsonak GAI/EZ GAI diren adinduentzako erresidentzietan plaza bat edo bestelako baliabideak lortzeko, edo haietara bideratzeko, eta zehazten da erabiltzailearen profila.