Berriak

Atzealdea 12 urte arteko haurrek dohainik erabiliko dute Hernaniko hiribusa

2025·01·30


Gaurtik aurrera, 12 urtetik beherakoek Hernaniko Hiribusa dohainik erabili ahal izango dute. Horretarako, Mugi txartel pertsonalizatua beharko dute. Orain arte, sei urte arteko haurrek dohainik erabili zezaketen hiribusa.

Hiribusak aldaketak egin behar ditu balioztatze sistema egokitzeko, eta bitarte horretan, txartela emango zaie haurrei. Hala ere, Mugi txartela erakutsi beharko dute horretarako.

Doakotasuna haurrak 12 urte betetzen dituen egunean bukatuko da. Gipuzkoako gainerako garraio publikoa ere dohainik izango dute adin hori arteko haurrek gaurtik.