Hondakinaren tasaren 4. hiruhilekoaren kobraketa abenduaren 17ra atzeratu da
2020·12·10
Hondakinaren tasaren -erresidentziala eta landalurrearena- 4. hiruhilekoaren errezibo helbideratuaren ordainketa abenduaren 5erako aurreikusita zegoen kobratzea, baina abenduaren 17an egingo da azkenean.
Atzerapen horren arrazoia da ostalaritza itxita egoteak hondakinen tasaren ohiko kobraketan izan duen eragina. Hartara, ostalaritza establezimenduak Eusko Jaurlaritzaren dekretuarengatik itxita dauden bitartean hondakinen tasa ez kobratzeko erabakia hartu zuen Udalak eta itxialdiaren epea zehaztu arte zain egon da Udala tasa horren kobraketa exekutatzeko.
Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri duenez, larunbatetik aurrera ireki ahalko dute ostalaritza establezimenduek. Hori jakinda, abenduaren 17an egingo du Udalak hondakinen tasaren kobraketa. Kobraketa herritar guztiei batera egingo zaie, baita ostalariei ere, dagokien murrizketa aplikatuta.