Berriak
Atzealdea Landare industrialdearen bidea berrituta
2021·09·01
Obra honi esker, bertatik igarotzen diren kamioien eta ibilgailuen segurtasuna nabarmen hobetuko da, baita Landare errugby zelaira edo industriagunera oinez joaten diren pertsonen segurtasuna ere, lehen ez baitzegoen espaloirik.
Bide horrek, gainera, garrantzi estrategiko handia hartuko du etorkizunean eremu horren garapen urbanistikoa egiten denean. Izan ere, Floridako eremu horretan, AMR enpresa zenaren lurzoruan, zenbait etxebizitza eraikiko dira. Etxebizitza multzo berri hori amaitzen denean, herritar horiek ibilgailuetan egingo dituzten eguneroko sartu-irteerek herriguneko trafikoa nabarmen areagotu dezakete.
Arazo hori saihesteko asmoz, ibilgailuen jario hori guztia herrigunetik ateratzeko asmoz, hain zuzen ere, autobiderako irteera alternatibo bat lantzen ari da Udala. Izan ere, Floridatik sartu-irteera horiek bideratzeko lotura berri hori gauzatzen denean, trafikoa Landareko poligonora bideratuko da eta horretarako orain berritu den errepidea baldintza egokietan egotea ezinbestekoa da.
Lan horrek 208.433 euroko dirulaguntza jaso du Europako Next Generation funtsetatik. Espainiako Gobernua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planen barruan kudeatzen ari da funts horiek.