Berriak
Atzealdea COVID-19 dela eta derrigorrez itxi behar izan duten negozioei hobarituko zaizkie ura, saneamendua eta hondakinen bilketa zerbitzuen tasak
2020·06·16
- Eremu industrialean hondakinen bilketa: COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz haien lokalak DERRIGOR itxi izan behar duten jarduerentzat, aurtengo lehenengo hiruhilabeteko tasaren %100 hobaria aplikatuko da.
- Eremu erresidentzial hondakinen bilketa: COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz haien lokalak DERRIGOR itxi izan behar duten jarduerentzat, aurtengo bigarren hiruhilabeteko tasa ez zaie kobratuko.
- Ur hornidura eta estolderi zerbitzua: hondakinen bilketaren tasarekin bezala, krisiaren ondorioz DERRIGOR itxi behar izan dutenek izango dute %100eko hobaria, kasu honetan, aurtengo lehen lau hilabetekoan.
Onuradunek ez dituzte tasa horiek ordaindu beharko. Dagoeneko ordaindu badituzte, itzuliko zaie.
OHARRA: ur ordainagirietan ordaindu beharreko BEZa eta UR KANONA. Kontzeptu hauek ez daude hobarituta, ordaindu behar dira, Udalak ezin dituelako hobaritu.
Udal tasen hobariek herriko 340 negoziori eragingo diotela kalkulatzen da eta 52.000 inguruko eragina izango du udal aurrekontuan (tasetan jasoko ez duen kopurua).
Gogoratzekoa da, kopuru horretaz gain, beste 525.000 euro bideratuko dituela Udalak dirulaguntzetan enpresa eta autonomoei egoera honetan izan dituzten kalteak arintzeko asmoz. Laguntza horiek eskatzeko epea irekita egongo da irailaren 30 arte.