Bandoak

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Euste fasean hartu diren neurriak zein berraktibazio fasean hartuko direnak kontuan hartuta, 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Udalak 2020·05·08

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Xabier Lertxundik alkateak, udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien bozeramaileekin batera, aurkeztu du gaur Udalak prestatu duen neurri sorta COVID-19ak osasunean zein ekonomian utzi dituen ondorioak samurtzeko asmoz.

Hondakinen kudeaketa berezia berrogeialdian eta kutsatuta daudenen etxebizitzetan

COVID-19 dela eta gaixorik edo berrogeialdian dauden pertsonak hondakinak arriskutsuak dira eta Udalari abisua eman behar diote modu berezi batean jasotzeko 2020·03·22

Hondakinen kudeaketa berezia berrogeialdian eta kutsatuta daudenen etxebizitzetan

Berrogeialdian edo gaixorik dauden pertsonen hondakinak modu berezian trabatu behar dira arriskutsuak ez izateko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona afektatuek Udalari abisatzea. 943 54 30 16 edo 668 84 17 74 telefonoetara deituta argibideak eskainiko zaizkie.

COVID-19 dela eta, Udalak hartu dituen neurriak

Bando bat jartzen ari dira udaltzainak herriko atari guztietan 2020·03·14

COVID-19 dela eta, Udalak hartu dituen neurriak

Udalak birusaren zabalkundea saihesteko neurrien berri ematen duen bandoa zabaldu du gaur herriko atarietan. Bertan, zerbitzuen egoeraz informatzeaz gain, herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzeko. Harrera zerbitzuari dagokienez, udal langileak zein herritarrak babesteko asmoz, soilik ezinbestekoak diren tramiteak egiteko eskatzen zaie. Derrigorrrezkoa denean, telefonoz eta e-postaz egiteko deia egiten du Udalak.